INFO

Lehen aldiz emakumeek ere dantzatuko dute aurten Lesakako Zubigainekoa

Ezpata-dantzariek igande eguerdian dantzatuko dute Zubigainekoa Onin ibaiaren ertzeko petrilean. Hiruzpalau urtez entseguetan parte hartu ondoren, aurten lehen aldiz parte hartuko dute emakumeek dantza honetan.

This browser does not support the video element.


Larunbatean, uztailaren 6an, lehertuko dira Lesakako sanferminak. Igandean ospatuko dute egun handia, San Fermin eguna, eta ohitura den bezala, eguerdian, ezpata-dantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute. Aurten, lehen aldiz, emakumeak ere izanen dira Onin ibaiaren ertzean.

XV. mendean Lesakako auzoek sinaturiko bake itunaren oroigarria da Zubigainekoa eta urtero egiten duten dantza hau sanferminetako emanaldi nagusia izan ohi da. Orain arte, gizonek bakarrik dantzatu ahal zuten Zubigainekoa. Aurten, ordea, hiruzpalau urtez entseguetan parte hartu ondoren, bertze pauso bat aurrera egin eta hiru emakumek igandeko ekitaldi nagusian parte hartuko dute.