INFO

Gizon bat atxilotu dute Portugaleten bikoteari borra eta aizto batekin erasotzeagatik

64 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Portugaleten, bikotea borra batekin kolpatu eta aizto batekin eraso egitea leporatuta. Atxilotua gaur eramanen dute epaile aurrera.


Ertzaintzako agenteek 64 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Portugaleten, bikotea borra batekin buruan jotzeagatik eta aizto batekin lepoan zauritzeagatik, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Osteguneko 15:30 aldera, Ertzaintza Portugaleteko etxebizitza batera joateko eskatu zuten, genero indarkeriako gertaera bat izan zelako. Bertaratu ziren agenteek auzokide baten etxean aurkitu zuten biktima, senarrarengandik ihesi bertara joan baitzen.

Emakumea odoleztatuta zegoen, eta agenteei esan zien senarrak gomazko borra batekin buruan jo zuela. Ondoren egindako salaketan, senarrak lepoan aizto bat ere sartu ziola jakinarazi zuen. Osasun langileek emakumea artatu zuten, eta ondoren Gurutzetako ospitalera eraman anbulantzia batean.

Bien bitartean, ertzainek 64 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, erasoa gertatu zen etxebizitzan. Atxilotua ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera.