INFO

Elkarte gastronomikoak

Iruñerriko peña eta elkarteek urte osoan zehar antolatzen dituzte jarduerak eta guztiek Sanferminetako zati garrantzitsu bat osatzen dute. Izan ere, peñen eginkizuna ezin da ulertu Sanferminik gabe, baina Sanferminak ere ezin dira ulertu peña eta elkarte hauen presentziarik gabe. La Unica peña horietako bat da. Koldobi Osta bertako presidente da eta berarekin hitz egin dugu bertako helburuen eta urtean zehar egiten diren jardueren inguruan.


Zaldiko Maldikok, bestetik, euskararen erabileraren sustapena du helburu. Elkarteak 130 bazkide inguru ditu, eta jarduera desberdinak antolatzen ditu aipaturiko xedea lortzeko. Sergio Barandiaran elkarteko presidentearekin eta Kike Diez de Ultzurrun bertako kultur batzordeko kidearekin hitz egin dugu.

Napardi 70 urte baino gehiago dituen Iruñerriko elkarte gastronomiko bat da. Miki Ayestaranek, Napardiko presidenteak, Napardiko jarduera gastronomikoen inguruan hitz egin digu.