INFO

Ostiralean GARAn, Bel Pozueta (EH Bildu): «Ez dugu ezer lortu, botu guztiak behar ditugu»

Inkestek Nafarroan diputatua lortzeko aukera ematen badute ere, orandik ez dela ezer lortu nabarmendu du Bel Pozueta EH Bilduko Kongresurako hautagaiak ostiral honetan GARAk argitaratuko duen elkarrizketan. «Boto guztiak beharko ditugu hori lortzeko», adierazi du.

This browser does not support the video element.


Oraindik ez dutela ezer lortu azpimarratu du Bel Pozueta EH Bildu Nafarroako hautagaiak ostiral honetan GARAk argitaratuko duen elkarrizketan. Inkestek azkeneko hauteskundeetan 408 botorengatik lortu ez zuten diputatua eskuratzeko aukera aurreikusten badute ere, helburu hori gauzatzeko boto guztiak beharrezkoak direla nabarmendu du Pozuetak. «Igandean boto guztiak beharrezkoak izanen dira», esan du.

Gauzak horrela, EH Bildu Nafarroak Madrilen ahots propioa izateak berebiziko garrantzia duela gaineratu du Pozuetak. Modu honetan, injustizia guztien aurrean ezkerreko ahots feminista bat izanen dela adierazi du.

Honekin batera, diputatu hori ez dela isolatu izanen gaineratu du Bel Pozuetak. Izan ere, EH Bilduk bost diputatu lortzeko eta talde propioa izateko aukera duela gogoratu du. Honez gain, Kataluniako eta Galiziako talde subiranistekin Llotja de Mar-eko adierazpena sinatu ondoren, elkarrekin aritzeko asmoa dagoela esan du. «Kongresuaren %30 izan gaitezke eta hori izugarrizko indarra da», bota du. 

Indar hori nola erabili ere argi dauka. Beste toki batzuetan bezala, eskuinaren Gobernua blokeatzeko asmoa dute. Baina horren trukean ezkerreko politikak martxan jarri behar direla nabarmendu du. «Ez da ezeren truke izanen», esan du.