Iratxe Aguilera gasteiztarrak jaso du Durangoko Azokaren aurtengo Sormen beka
‘Euskal Herrian ere badugu zer esaterik musika urbanoaren inguruan!’ proiektuarekin, Iratxe Aguilera gazte gasteiztarra da Durangoko Azokaren aurtengo Sormen bekaren irabazlea. 15.000 euro jasoko ditu hiri musika, euskara eta feminismoa lantzen dituen musikari arabarrak. «Modu orekatuan nahasten ditu rapa, regetoia, runbatoia, trapa eta beste hiri estilo batzuk», azaldu dute epaimahaiko kideek.
Iratxe Aguilera, 23 urteko musikari arabarra, da aurtengo Sormen bekaren irabazlea, Durangoko Azokak jakinarazi duenez. 15.000 euro jasoko ditu musikari arabarrak.
«Gure proiektua perreoa, martxa da. Guk nahi duguna jendea dantzan jartzea da». Horretarako hiri musika edo musika urbanoa eta euskara batzen dituzte. Mundu mailan hain zabalduta dagoen musika estilo honen «hutsunea» somatzen zuen Aguilerak Euskal Herrian eta hau betetzera datoz proiektu berri honen bitartez.
Epaimahaiko kideek azaldu dutenez, Aguilerak «modu orekatuan nahasten ditu rapa, regetoia, runbatoia, trapa eta beste hiri estilo batzuk». Era berean, biolentzia eta bazterkeria matxistaren aurrean egiten duten lana ere goraipatu eta saritu nahi izan dute.
#54DA #OsorikDA // Sormen beka
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) December 6, 2019
Aurtengo Sormen bekaren irabazlea...
Iratxe Aguilera ( @iratxeaguilera ), "Euskal Herrian ere badugu zer esaterik musika urbanoaren inguruan!" proiektuarekin!!
Zorionak!!! pic.twitter.com/CojPmzyQUs