Uxue, Erriberri, Tafalla eta Iruñea zeharkatuko ditu Ernai eta Aitzinaren BidEHbat ekimenak
‘Hartu, bizi, borrokatu’ lelopean, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek Uxue, Erriberri, Tafalla eta Iruñean lotuko dituen martxa iragarri dute sare sozialen bitartez. Apirilaren 10, 11 eta 12an egingo dute BidEHbat ekimena.
Apirilaren 10, 11 eta 12an Nafarroako erdialdea zeharkatuko du Ernai eta Aitzinak antolatutako BidEHbat ekimenak. ‘Hartu, bizi, borrokatu’, hauxe izango da gazte antolakundeek 2020ko udaberrian egingo duten ekimena.
Uxuetik abiatu eta, Erriberri eta Tafalla igaro ostean, nafar hiriburuan amaituko da gazte martxa.«Bide bat hartu dugu, bidean gauden seinale. Bideak egin, erein eta eragin. Borrokaren bidean ekinez, borrokak bidea eginez», adierazi dute sare sozialen bitartez.
EH!
— Ernai (@ernaigazte) December 20, 2019
Bide bat hartu dugu, bidean gauden seinale
Bideak egin, erein eta eragin
Borrokaren bidean ekinez, borrokak bidea eginez ✊#bidEHbat: Uxue ▶️ Erriberri ▶️ Tafalla ▶️ Iruñea.
Apirilak 10 · 11 · 12, #GazteokIndependentzia ️
ℹ️ https://t.co/3I3mVEyzC8 pic.twitter.com/EPQF3JT6v3