INFO

Orioko zortzikoak irabazi du aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa distantzia luzean

Etxean arraun egin dutela baliatuz, 17:52ko denborarekin lortu dute garaipena, Hondarribiari 14 segundo aterata eta Zierbenari 19. Beste mailetan Ur kirolak eta Raspas izan dira garaipen gehien lortu dituztenak.

Orioko zortzikoan parte hartu zuten arraunlariak eta lemazaina (ORIO)

Orioko zortzikoak irabazi du aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa distantzia luzean. Lehiaketa Oria ibaian egin da gaur arratsaldean eta etxean arraun egin dutela baliatuz, 17:52ko denborarekin lortu dute garaipena horiek, Hondarribiari 14 segundo aterata eta Zierbenari 19.

Beste mailetan Ur kirolak eta Raspas izan dira garaipen gehien lortu dituztenak. Bizkaitarrek urrezko zortzi domina eraman dituzte Getxora, eta donostiarrek bost.

Emaitza guztiak albisteari gehituta dagoen PDFan ikus daitezke.