INFO

Konfinamendua betetzen ez duenari abisua eta, bihartik aurrera, isuna

Koronabirusaren hedapena gelditzeko hartu diren neurrien artean, etxetik ezinbesteko beharretarako baino ez ateratzea agindu da. Horien artean ez dago kirola egitea, paseoa ematea edo parkera jaistea. Ertzaintza, Foruzaingoa eta udaltzaingoak abisuak ematen ari dira gaur. Bihartik aurrera, isunak jarriko dituztela baieztatu dute.

This browser does not support the video element.


Espainiar Estatuko Gobernuak alarma egoera ezarri zuen atzo eta, horrekin batera, konfinamendua. Hau da, kasu zehatz batzuk eman ezean, ezin da kalera irten. Hemen bildu ditugu zein baldintzatan bai eta zeintzuetan ez dagoen etxetik ateratzeko aukerarik.

Gizartearen gehiengo batek serio onartu ditu neurri hauek, baina bada oraindik kalera ateratzeko erabakia hartu duenik.

Horien aurrean abisuak eman dituzte gaur bai Foruzaingoak, bai Ertzaintzak, bai herri eta hirietako udaltzaingo ezberdinak ere. Lerro hauen gainean, Donostian, Ertzaintzak korrikalari bat gelditu duen unea.

Bihartik aurrera, baina, isunak jarriko dituztela baieztatu dute.