INFO

Artzainei esnearen prezioa bermatzeko eskatu dio Gipuzkoako EHNEk Lakuari

Gipuzkoako EHNE «pozik» agertu da Lakuak eta industriek Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko lortu duten akordioarekin, baina artzainek ardi esnearengatik jasotzen duten prezioa bermatzeko beharra azpimarratu du.


Euskal artzainek arreikusiak zituzten esnea saltzeko zailtasunak, Covid-19aren pandemiak eragin duen osasun krisiaren ondorioz Horeca kanalaren itxierak Idizabal gaztaren salmenta murriztu zuelako.

Lakuako Gobernuak HAZI fundazio publikoaren bitartez ostegunean jakinarazi zuenez, TGT eta AGOUR enpresek 250.000 litro ardi-esne erosi zituzten gazta hori egiteko, eta horrek euskal esne-ekozpenari irteera ematea ahalbidetuko du.

Gipuzkoako EHNEk ontzat jo du akordioa, baina Iñigo Urkullu buru duen Exekutiboari dei egin dio «esnearen bilketa eta bermea gertutik jarraitzeko, harekin egiten den gazta edozein izanda ere», eta «artzainak jasotzen duen prezioa» egokia dela baieztatzeko.

Kanpaina horrekin saltoki txikiek eta banatzaile handiek bat egitea espero du Lakuak.

Gaur egun, Idiazabal Jatorri Izendapenaren baitan 350 ustiategi baino gehiago daude, 123 gaztandegi (53 Gipuzkoan, 22 Araban, 16 Bizkaian eta 32 Nafarroan) eta lau enpresa ekoizle daude inskribatuta.

Urteko ekoizpena 1.350.000 kilo ingurukoa da, eta artzainen %53 inguruk Idiazabal gazta ekoizten du.