INFO

Oriok Zarauzko ikurrina poltsikoan du; Arraun Lagunakek, berriz, elitean jarraitzea

Ia hamar segundoko aldea dauka Oriok Donostiarrarekiko, igande eguerdiko bigarren saioari begira. Bestetik, lau puntu ateratzen dizkio Arraun Lagunakek Hondarribiari, eta matematikoki maila mantendu du, «Ama Guadalupekoa» maila mantentzeko playoffetara bidaliz.

Orioko neskak ez dira garaipenak pilatzeaz nekatzen. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

Oriok, itxura baten, Zarauzko Ikurrina irabazita agurtuko du 2020 Euskotren Liga. Poparian batez ere, haize olatua inork baino hobeto aprobetxatu dute mirotzek, eta ia hamar segundoko aldea atera dute oriotarrek Donostiarrarekiko. Hala, igande eguerdian denboraldiari nahi bezala amaitzeko parada izango dute horiek.

Bestetik, Araun Lagunak ere datorren urtean Euskotren Ligan lehiatzen izango da. Hondarribiak uste baino erresistentzia eskasagoa ipini dio «Lugañeneri» eta hirugarren postua bere egin du Donostiako «beste» taldeak. Tarteka «Torrekuari» ere branka hurreratu dio, baina igande eguerdian ez bada, Kontxan edo datorren urteko Euskotren Ligan saiatu beharko da donostiarren arteko dema horretan burua erakusten.

Dena den, sekula ez bezala, Donostiarrak bikain ekin dio estropadari eta aspaldiko partez branka sartu dio Oriori. Bestetik, Arraun Lagunak eta Hondarribiaren arteko deman «Lugeñenekoak» nagusi izan dira lehenengo mementotik. Haize olatua eta itsasoa mugitu xamar, ez da estropada erraza izan partehartzaileentzat.

Mementoren baten «Torrekuak» segundo pare bat alde izan ditu, baina Oriok ziaboga ematerako ia ontzi beteko abantaila eskuratu du. Nadeth Agirre patroiaren eskutik kolpera bi trainerutara luzatu du aldea, lantza giro eeder askoa baliatuz. Bestetik, Arraun Lagunak ere unetxo batez hurbildu zaio Donostiarrari. «Ama Guadalupekoak», bestetik, ETE Ligako aurkariei eta Galizako Cabo da Cruzi so egon beharko da.

«Torrekua» ez da bestetik gabe errenditu eta popariaren azken aldera pare bat segundora hurbildu da Oriorekiko. alabaina, «Txiki» traineruak olatua harrapatu du estropadako azken minutuan, «Torrekua» zulotik irten ezinda geratu den artean. Hala, ia hamar segundoko aldea zabaldu du igande eguerdian Zarauzko XII. Ikurrina etxera eraman ahal izateko.

XII. Zarauzko Ikurrina 1. Jardunaldia:

1-Orio 11:21.70

2-Donostiarra 11:31.66

3-Arraun Lagunak 11:36.18

4-Hondarribia 12:08.30

Euskotren Liga:

1-Orio 42 puntu.

2-Donostiarra 33 p.

3-Arraun Lagunak 21 p.

4-Hondarribia 17 p.

Zumaia ETE Ligako bigarren jarri da

Tolosaldea da, zalantzarik gabe, ETE Ligako erregina, baina halakoren baten, garaiezina ez dela erakutsi diote bere aurkariek. Behingoagatik, Zumaiak irabazi dio larunbat arratsaldean Santanderren eta, nolabait esatearren, ETE Ligako bigarren postua eskuratu eta bermatzeko balio izan dio «Telmo Deuni». Tolosaldeak 62 puntu ditu orain, Zumaiak 46 eta San Juan, 43 punturekin, hirugarren postuan atzean geratu da.

Izan ere, Zumaiak Santanderrko estropada irabazi badu, San Juango «Batelerak» zazpigarren posturaino erori dira. Igande arratsaldean, 17.00etan hasita, Tolosaldearekin playoffetan zein izango den jakiteko beste aukera bat izango da, Santanderren baita ere.

ETE Liga, 7. Jardunaldia:

1-Zumaia 11:28.83

2-Tolosaldea 11:32.10

3-Hibaika 11:35.09

4-Deusto 11:42.82

5-Ondarroa 11:47.36

6-Isuntza 11:57.28

7-San Juan 11:57.64

8-Lutxana 12:06.85

9-Lapurdi 12:53.91

ETE Liga, Sailkapena:

1-Tolosaldea 62 puntu.

2-Zumaia 46 p.

3-San Juan 43 p.

4-Hibaika 40 p.

5-Deusto 40 p.

6-Ondarroa 38 p.

7-Isuntza 20 p.

8-Lutxana 17 p.

9-Lapurdi 6 p.

Santanderren hitzordu anitza

ETE Ligak ez ezik, KAE 1 eta 2 Ligek ere Santanderren izan dute hitzordua. Eguerdian Pedreñak bere nagusitasuna berreskuratu du, San Pedrok azken luzean izan duen errekzioari bapo eutsi eta garaipena eskuratuta.

Getaria ere bueltan izan da, joan den asteburuan covid-19aren erruz lehiatik at geratu ostean. Getariarrek ez dute estropada txukunegia egin eta seigarren postuan amaitu dute; are okerrago atera zaio bere lana Deustori. Joan den domekan Portugaleten nagusitu ostean, «Tomatera» bederatzigarren lekura ziplo erori da.

Igandean Marina de Cudeyon, etxean, izango du Pedreñak bere lidertza bermatzeko aukera, eguerdiko 12.00etan hasita.

L. Bandera Ciudad de Santander:

1-Pedreña 20:21.45

2-San Pedro 20:22.77

3-Camargo 20:32.57

4-San Juan 20:35.24

5-Arkote 20:36.21

6-Getaria 20:40.88

7-Orio B 20:46.39

8-Donostiarra B 20:47.58

9-Deusto 20:48.75

10-Zumaia 21:01.51

11-Getxo 21:20.72

12-Astillero 21:44.50

KAE 1 Liga. Sailkapena:

1-Pedreña 11,57 puntu

2-San Pedro 10,71 p.

3-Getaria 8,60 p.

4-San Juan 8,57 p.

5-Deusto 8,43 p.

6-Arkote 8,29 p.

7-Camargo 6,43 p.

8-Zumaia 4,71 p.

9-Orio B 3,86 p.

10-Donostiarra B 3,71 p.

11-Astillero 3,14 p.

12-Getxo 2,14 p.

KAE 2 Ligan, berriz, Lapurdik garaipen bikaina erdietsi du eta sailkapen buruan den Castrori asko hurreratu zaio. Iparraldekoek bigarren luzeaz geroztik menpean izan dute estropada eta lau ontziko aldeaz irabazi dute Santanderren. Ikusi egin behar igande arratsaldean, 18.00etatik aurrera, Marina de Cudeyoko estropada eremuan, lapurtarrek zapatuan egindakoa berresterik duten.

L. Bandera Ciudad de Santander (KAE 2):

1-Lapurdi 21:15.11

2-Castro Canteras 21:28.19

3-Hondarribia B 21:36.16

4-Portugalete 21:50.57

5-Busturialdea 21:50.91

6-Mutriku 22:06.78

7-AN Castro 22:41.07

8-Hibaika 22:45.64

9-Zarautz B 23:10.19

10-Santoña 23:34.50

11-Santurtzi B 23:43.49

KAE 2 Liga. Sailkapena:

1-Castro Canteras 73 puntu

2-Lapurdi 71 p.

3-Hondarribia B 63 p.

4-Portugalete 54 p.

5-Mutriku 47 p.

6-Busturialdea 44 p.

7-AN Castro 37 p.

8-Hibaika 25 p.

9-Zarautz B 20 p.

10-Santurzi B 20 p.

11-Santoña 9 p.