INFO

Euskaraldian parte hartzera deitu dute Bilboko Konpartsek

Bilboko Konpartsak federazioak dei egin du ostiraletik aurrera Euskaraldia euskararen erabilpena sustatzeko ariketa sozialean parte hartzera. Konpartsek adierazi duten arabera, euskararen erabilpena «Euskal Herriko jai herrikoien ezinbesteko osagaia da».

Konpartsek 2018ko Konpartsakide Egunean aurkeztu zuten Biziprest! eguna. (Bilboko Konpartsak)

Bilboko Konpartsak federazioak bat egin du Euskaraldiarekin, bihar, azaroaren 20an, hasiko den euskararen erabilpena sustatzeko ariketa soziala, eta ahobizi eta belarripresten rol banaketan parte hartzeko eskatu die jai herrikoien aldeko mugimenduko kide orori eta jaizaleei, orohar, ezagupen-baldintzak betetzen badituzte.

«Euskal Herriko jai herrikoien ezinbesteko osagaia da euskararen erabilpena», Bilboko Konpartsen arabera. Horregatik, jaietan lan egiten duten eragile denei zuzendu zaizkie, aurten ere Euskaraldian parte har dezaten. 2018an, Euskaraldian parte hartzeaz gain, Aste Nagusian Biziprest! egun berezia antolatu zuten konpartsek, Jai Batzorde Mistoko beste kideekin batera, euskaraz bizi, Euskaraldiari begira informazioa zabaldu eta izen-emateak hauspotzeko.

Biziprest! eguna

Bilboko Konpartsek Biziprest! eguna ospatu zuten 2018ko Aste Nagusian. Ekimen horren bidez, Bilboko jaietan euskararen presentzia areagotu nahi zen, eta festan parte hartzen zuten pertsona guztiak animatu nahi ziren txosnetan eta jai-egunetan euskaraz elkarrekin bizitzera, bai eta Euskaraldiaren lehen edizioari buruzko informazioa zabaldu ere.

Aurten, ordea, Aste Nagusia bertan behera geratu denez, ezinezkoa izan da horrelako ekimenak ikustea.