INFO

‘Altsasu’ telesaila, errealitateak fikzioa gainditzen duenean

Bart estreinatu da ETBn ‘Altsasu’ telesaila. Ikusmina zegoen eta audientzia datuek baieztatu egin dute: %7,1eko kuota lortu zuen eta 57.000 ikusle, Dos30TV agentziaren arabera. Euskal tuiterlarien artean azken 24 orduotan nabarmendu den gaia izan da. 

‘Altsasu’ telesailaren fotograma bat.

2016ko urrian Altsasun izan zen getarkariak oinarri dituen telesaila atzo gauean estreinatu zen ETB-1en. Koxka tabernan bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izan zen liskarrak herri horretako zortzi gazterentzat izan dituen ondorio larriak kontatzen dira, ikuspegi humano batetik, aurkezpenean ETBko zuzendariak azaldu zuenez.

‘Altsasu’ ikusteko ikusmina handia zen, eta audientzia datuek baieztatu egin dute: %7,1eko kuota eta 57.000 ikusle, Dos30TV agentziaren arabera.

Ikusmin horrek sare sozialetan ere isla izan zuen eta euskal tuiterlarien artean joera izan zen, Umap.eus atariaren arabera. 

Eta horrelakoetan gertatzen den legez, iritziak kolore guztietakoak. Zenbat buru, hainbat aburu.

Seriearen tono «ilunari» aipamena egin diote askok, eta kritikatu ere bai.

Beste batzuek «polizia ona/polizia gaiztoa» dikotomia izan dute hizpide.

Telesailak piztutako iritziak iritzi, errealitateak fikzioa gainditzen duela da kasu honetako egia, eta horrela gogoratu dute injustizia hori zuzenean jasan zutenek: