INFO

Nancy Holt diziplina arteko artistari atzera begirakoa eskainiko dio Punto de Vista jaialdiak

Nancy Holt eskultore, zinemagile eta argazkilariak planetarekin dugun
harremana esploratzeko modu berritzaile bat garatu zuen bere lanaren bidez. Iruñeko Punto de Vista jaialdiak atzera begirakoa eskainiko dio.

Nancy Holten lana omenduko du Punto de Vista jaialdiak. (NAIZ)

Nancy Holt estatubatuar artista izango da Punto de Vista 2021 (2021eko martxoaren 15etik 20ra) jaialdiko atzera begirakoetako baten protagonista. Atal horren helburua da zinemaren historia birpentsatzea, orainarekin lotuz, eta, aldi berean, Espainian ia lanik erakutsi ez duten zinemagileak eta artistak ezagutaraztea.

Unibertsitatean Biologian graduatu ondoren. Bertan, argazkigintzarekin, bideoarekin,
instalazioekin eta soinu artearekin esperimentatzen hasi zen. 1970eko hamarkadan, zenbait Silm aitzindari egin zituen, Robert Smithson bikotearekin egindako hainbat kolaborazio barne. Bere lehen bideo lanetan pertzepzioa eta memoria ikertu zituen, ikuspuntuarekin eta prozesuarekin esperimentatuz; gainera, bitarteko horren muga teknikoak aztertu zituen.

Iruñeko jaialdian proiektatuko diren lanen artean daude ‘Pine Barrens’ (1975), ‘East Coast, West Coast’ (1969), ‘Swamp’ (1971), ‘Mono Lake’ (1968/2004), ‘Revolve’ (1977) eta ‘Sun Tunnels’ (1978). Azken horretan dokumentatzen da, hain zuzen, Nancy Holten eskultura lan nagusiaren sorrera, zeina Utah ipar-mendebaldeko basamortuan leku zehatz batean jartzeko diseinatu zen: Eskulturaren egitura hormigoizko lau hodik edo «tunelek» osatzen dute, eta udako eta neguko solstizioetan eguzkiaren irteerarekin eta sarrerarekin lerrokatuta daude.

Barne errealitatea

Holten helburua artearen, gizakion eta bizi garen espazioen arteko harremanak ikertzea eta horien arteko loturen inguruan modu subjektibo eta poetikoan hausnartzea da. Artistak berak esan izan duenez, «sentitzen dut zerura –ilargira eta izarretara– begiratzeko beharra oso oinarrizkoa dela, eta gu guztion barruan dagoela. Beraz, nire lana nire barne errealitatearen adierazpen bat dela diodanean, esan nahi dut artearen bidez jendeari itzultzen ari natzaiola jada haiengan daukatena».

Atzera begirakoa Garbiñe Ortega jaialdiko zuzendari artistikoak komisariatuko du eta, Holten lanez gainera, Joan Jonas, Robert Smithson edo Gordon Matta-Clark artisten zenbait lan ere bilduko ditu.

Jada aurreratu bezala, jaialdiak Amos Vogel ere omenduko du, bere jaiotzaren 100. urteurrenean.