Aitor Vinagret: «Jolasa hizkuntza unibertsala da»
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
Aitor Vinagret gasteiztarrak txikitan dinosaurio eta sorginekin egiten zuen amets. Horregatik, gaitasun berezia dauka irudimenarekin beste munduetara bidaiatzeko.
Antzerkia, mimoa, txotxongiloak, ipuinak... diziplina anitzeko sortzailea da. 'Thunus Alalunga, 'Gizasaltsa', 'Ricardo III' edo 'Kokito' pertsonaiaren hainbeste abenturekin oholtzetan ibili da eta orain bere azken proiektua prestatzen ari da, Gasteizko 'Gazte Sorkuntza Beka' jaso berri baitu. Bigarren Kafearen estudiora etorri da hori guztia kontatzera eta gonbidatuak ekarri ditu.