Ladis Satrustegi [Lesakako alkatea]: «Baserririk ez dugu hustu, ez daude arriskuan»
This browser does not support the audio element.
Naiz Irratia
Larunbatean Beran piztutako sua Lesakako mendietara iritsi da, eta bertan ari dira suhiltzaileak lanean. Baserririk ez dutela hustu esan digu Ladis Satrustegi Lesakako alkateak «ez dago arriskurik», baieztatu du.
Zalain auzoan paratutako gune berezitik hitz egin digu Ladis Satrustegi Lesakako alkateak, goizean mendian izan da suak eragindakoak ikusten. Eskolamendi eta Auzoberri auzoetara iritsi da sua eta ez da leku erraza lanean aritzeko. Gainera, oraingoz helikopteroen laguntzarekin ez dago, haizea gogorregia da.