Suzko barrikada Tubacexeko sarreran, 129 langile kaleratzeko egunaren bezperan
Tentsioak gora egin du asteazken honetan Aiaraldean, osteguna baita 129 langile kaleratzeko ezarri den eguna. Suzko barrikada piztu dute sarreran eta bertan izan Ertzaintza, baina ez da istilurik izan.
Azken orduko aldaketarik ezean, ostegun honetan 129 langile kaleratuko ditu Tubacexek, eta Aiaraldea osoan azkeneko bi hilabeteotan piztu den erantzuna gogortu egin da bezperan. Suzko barrikada egin dute lantegiko sarreran goizeko 8.00ak aldera.
Gora Langileon Borroka !!#tubacex #TubacexBorrokan #TubacexKaleratzerikEz pic.twitter.com/UWF9UxvrCr
— Iñaki Montes (@inaki_montes) April 14, 2021
Bertan ziren langileak, jada 63 egunez luzatzen protestari eutsiz, eta bertara joan da Ertzaintza ere bai. ‘Borroka da bide bakarra’ eta ‘Hemen ez dago inor soberan’ aldarrien inguruan batu dira langileak. Grebarekin bat egiten ez duten langileen autobusa oztopatzea zuten helburu, baina Ertzaintzak eragotzi egin die. Suhiltzaileek barrikada itzali dute eta ez da istilurik izan.
Cuando el futuro se cierra, la barricada ilumina el camino.
— 헠헶헸헲헹 헔헢 (@MikelAO_) April 14, 2021
Trabajadores y trabajadoras de Tubacex. 63 días de huelga y toneladas de dignidad. pic.twitter.com/MmZH9WUeMH
Laudioko lantegian ere Ertzaintza azaldu da eta lanuztearekin ados ez dauden langileak fabrikara sartzea ahalbidetu du.
Sindikatuek jakinarazi dutenez, zuzendaritzatik langile guztiei deika ari dira, banan banan, lanera itzul daitezen esijituz.
Hoy se cumplen 63 días de huelga en las plantas de Tubacex mientras los Trabajadores hacen barricadas
— ELA GUARDIAN LLODIO (@GuardianEla) April 14, 2021
Mañana se efectúan los 129 despidos y mientras tanto los sindicatos denuncian que la dirección está llamando uno por uno a los huelguistas para que vuelvan a trabajar. pic.twitter.com/Rzzk5qNTId
LABek, bere aldetik, biziki eskertu du EH Bilduko Oskar Matutek Kongresuan Tubacexeko langileen alde agertu izana, bandera eta guzti.
Ellos y ellas con su huelga y su lucha si que defienden el empleo. El suyo y el de todas y todos. Siempre a su costado. https://t.co/9hTJVOMfCY
— Oskar Matute (@OskarMatute) April 13, 2021