INFO

Ongietorri mezuak Joseba Sarrionandiari sare sozialetan

Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli den albisteak sekulako oihartzuna izan du sare sozialetan. Berria zabaldu orduko, sutan hasi dira eta berehala ongietorri mezuez bete dira.

Joseba Sarrionandia.

Arratsaldeko 19.33ean zabaldu da Joseba Sarrionandiaren itzuleraren berria eta hedatu orduko sare sozialak idazle iurretarrari ongietorria ematen zioten mezuez bete dira. Euskal Herritik gehienak, baina baita Kataluniatik eta beste toki batzuetatik ere.

Fermin Muguruzak, nola ez, ‘Sarri Sarri’ bere abestiarekin egin dio ongietorria.

 

Euskarazko Wikipediak berehala eguneratu du Sarrionandiari buruzko sarrera. 

 

Iurretarrarekin batera Agustin Azkarate iheslari oreretarra ere Euskal Herrira itzuli dela gogora ekarri du Sortuk.

 

Katalunian ere izan du oihartzuna Sarrionandiaren itzulerak eta hainbat hedabidek jaso dute, baita politikariek ere.

 

Kuban, azken urteotan bizitoki izan duen herrialdean ere jaso dute albistea.

 

Galiziatik, Italiatik, Alemaniatik eta munduko beste toki batzuetatik ere zabaldu dira mezuak. 

 

Kritikaren bat ere izan da, EAEko telebista publikoan albisteari utzi dioten tokiagatik...