INFO

Txertatutako AEBetako biztanleak maskara gabe joan ahal izango dira espazio itxi gehienetan

Covid-19aren kontrako txertoa jaso duten herritarrak maskara gabe joan ahal izango dira Estatu Batuetako leku itxi gehienetan. Aldiz, hegazkinetan, autobusetan ospitaleetan eta, oro har, jende asko dagoen lekuetan musukoa erabiltzen jarraitu beharko dute.

Estatu Batuetako emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen. (Jeff KOWALSKY/AFP)

Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak (CDC, ingelesez) ostegun honetan ondorioztatu duenez, covid-19aren kontrako txertoa jaso duten herritarrak maskara gabe joan daitezke leku itxi gehienetan, baina jende asko dagoen lekuetan erabiltzen jarraitu beharko dute, hala nola, hegazkinetan, autobusetan eta ospitaleetan.

Rochelle Walensky CDCko zuzendariak prentsaurreko batean azaldu duenez, osasun agintariek txertoaren eraginkortasuna frogatzen duten ikerketetan oinarrituta hartu dute erabakia.

Nabarmendu duenez, erabaki berri honekin, erabat immunizatuta dauden estatubatuarrak bizitza ia normal batera itzuli ahal izango dira, kanpoko eta barruko espazio gehienetan musukoa eraman edo distantzia sozialik gorde behar izan gabe.