INFO

Hainbat ekimen asteburuan, orain 500 urte matxinaturiko iruindarren omenez

Nafarroa Berriz Altxa herri ekimenak omenaldia egingo die larunbat honean 1521ean Gaztelako Armada inperialaren aurka altxatu ziren herritarrei. Bestetik, herrialdeko hainbat herritan ekimenak eta herri argazkiak egingo dituzte.

Nafarroa Berriz Altxa herri ekimenaren prentsaurrekoa, Loiolako Iñigoren eskulturaren aurrean. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Nafarroa Berriz Altxa herri ekimenak larunbat honean «herri omenaldia» egingo die 1521ean matxinatu ziren herritarrei. Eta horretarako, eguerdiko 12.00etan, 2 de mayo kalean, Nafarroako Artxiboaren parean, egingo duten ekitaldian parte hartzeko deia luzatu dio nafar gizarteari.

Antolatzaileen esanetan, lekua «ez da kasuala», hor suertatzen baita orain 500 urte gogora ekarri nahi duten gertakari nagusia, '50 Fechas de la conquista de Navarra' liburuko pasarteak azaltzen duen moduan.

Halal, biharko ekitaldian, historiaren pasarte hura gogora ekarriz, zortziko herritarra dantzatuko dutela azaldu dute, «armarri inperialaren gainean».

Gainera, asteburu honetan zehar, Berriozar, Andosilla, Sartaguda, Lerin, Larraun (Gorriti), Bortziriak (Lesaka), Tafalla, Altsasu, Gares, Antsoain, Aranguren, Auñamendi (Ibañeta), Erriberri-Olite, Lizarra eta Barañainen ekitaldiak eta herri argazkiak egingo dituztela azaldu du herri dinamikak ohar baten bidez. Hurrengo estekak herri bakoitzeko deialdien informazioa dakar: