INFO

Araskik Tanaya Atkinson hegalekoaren puntuak izango ditu datorren denboraldian

25 urte eta 1,83 metroko jokalariak azken hiru denboraldiak Tenerifeko Ciudad de La Laguna taldearekin eman ditu. Emakumeen Ligako hiru hegaleko onenen artean izandatzea lortu du batez beste 14,6 puntu eta 4,6 errebote lortu ondoren. Hauxe da talde gasteiztarrak lotzen duen zortzigarren jokalaria.

Tanaya Atkinson, Kutxabank Araskiren hegaleko berria. (ARASKI)

Tanaya Atkinson da Kutxabank Araskik 2021/22 denboraldiari begira fitxatu duen zortzigarren jokalaria. Connecticuten sortua duela 25 urte eta 1,83 metroko altuerarekin, eskolta estatubatuarra Gasteiza etorriko da Tenerifen hiru denboraldi arrakastatsu egin ostean.

Atkinsonek Templeko Universitateanikasi zuen eta hain izen oneko unibertsitate horretatik pasa direnen artean bigarren postuan dago puntu eta errebote kopuruari dagokionez. WNBAn ere saiakera eginda, Washington Mistycs taldearekin denboraldi-aurrea osatu zuen.

Australiako Gladstone Powerren jokatu zuen etxetik kanpoko aurreneko aldian, eta 2018/19 denboraldian iritsi zen Tenerifera, garai hartan Emakumezkoen Bigarren Mailan lehiatzen ari zen Ciudad de La Laguna Tenerife taldera.

Tenerifeko taldea 2019an bertan igo zen Emakumeen Ligara, Tanaya Atkinson bera izar zela. Lehiaketako saskiratzaile nagusia eta bosgarren baloratuena izan zen.

Emakumezkoen Ligako bere debutean, txapelketako bosteko onenean sartu zen, eta berriz ere saskiratzaile nagusia izan zen.

Iaz Eurocupean ere debuta egin zuen Ciudad de La Lagunarekin. Horrez gain, Kopako azken fasea playoffetako final-laurdenak ere jokatu zituen. Orotara, Emakumeen Endesa Ligako hiru hegaleko onenen artean aukeratu zuten, batez beste 14,6 puntu, 4,6 errebote eta 13,8ko balorazioa lortu ondoren. Uda honetan Connecticut Sun taldearekin entrenatu du izan da, baina azkenean ez dute aukeratu WNBAn aritzeko.

Atkinson «ilusioz gainezka» ei dago erronka berri honen aurrean. «Beti esan izan dut Araskin noizbait jokatuko nuela eta hargatik aukeratu dut aukeratu dut. Talde teknikoak errespetatu osoa du lehiaketan, eta zaleak oso onak dira. Kopa jokatzeko eta playoffetan aritzeko taldea izan gaitezke. Denboraldi honetarako nire erronka pertsonala iaz baino hobea izatea da, eta une oro taldeak partidak irabazteko behar duena egitea», adierazi du talde gasteiztarraren webgunean.

Madelen Urietak ez du ezkutatu eskolta estatubatuarraren ondoan izateko nahia. «Oso jokalari osoa da, eta jokoaren arlo guztietan lagunduko digu. Erasoari dagokionez, sortzaile handia da, oso barneratze onak ditu bertaratzeko eta amaitzeko, eta distantzia ertaineko jaurtiketa ona du. Oso ondo irakurtzen du jokoa, eta oso arriskutsua da joko irekian. Defentsa, berriz, pase lerroak estutzeko fisiko bikaina du, kontaktuei ondo eusten die eta intentsitate gehigarria emango dio taldeari. Gogo handia dut berarekin lanean hasteko».