INFO

Bakearen Nobel sarirako hautagaiak izatetik, bizikletak erre behar izatera

Afganistango emakume txirrindulariak Bakearen Nobel sarirako hautagaiak izan ziren 2016an. Bost urte geroago, horietako asko herrialdetik irten nahian ari dira, eta geratzen direnek euren jantziak eta bizikleta osagarriak erre behar izan dituzte.

Afganistango azken lasterketa uztailaren amaieran izan den. (GETTY IMAGES)

Afganistango emakume txirrindularien istorioa da. Shannon Galpin ekintzaile estatubatuarrak, Mountain 2Mountain erakundeko zuzendariak, azken hamahiru urteak Afganistango emakumeekin batera eman ditu lanean, bizikleta eta kirolaren bidez euren autonomia eta eskubideak berreraiki eta berreskuratzeko asmoz.

2021ean, zazpi emakume talde zeuden herrialdean, eta horietako ehunka bizikleta garraiorako eta kirolerako erabiltzearen onurak garatzen ari ziren. «2011n bizikletan emakume sorta bat izatetik 2021ean 150 inguru izatera igaro ginen», azaltzen du Galpinek. «Hamarkada bat geroago, emakumeak lasterketetan aritzen ginen Afganistanen. Zazpi probintzia talde genituen, txirrindularitzako zenbait klub, eta, beraz, kirola babesteak bizikletak normalizatzen lagundu zuen, emakume hauen sarbide sozial gisa». Agian, talibanen boterearentzako irain nagusia.

Hala eta guztiz ere, denbora horretan, herrialdean bizikletan ibiltzen ziren emakumeak ikusteko modua aldatzen hasi zen: «Afganistango azken tabua izan zen», dio Galpinek. «Gizonak eta haurrak bizikletan dabiltzan emakumeak laguntzen ikusi genituen. Beste 10 urtez emakumeak bizikletan ibili izan bagina, normala izango litzateke», gaineratzen du.

Dena den, hamarkada hau ez dute bide samur batetik egin. Gutxinaka egin zuten haien tokia errepidean, hainbat eraso pairatzeraino, eta 2018an, orduan Afganistango selekzioaren hautagaia zena Mountain 2Mountain elkarteak emandako material guztiarekin desagertu zen.

Proiektuaren lorpen entzutetsuenetako bat aurtengo udan ezagutu zen. Tokyoko Olinpiar Jokoetan Masomah Ali Zadak erlojupekoaren aurkako proban parte hartu zuen. Azkena sailkatu zen, baina hori gutxienekoa zen. Hori bai, Iheslarien Talde Olinpikoaren banderapean egin behar izan zuen.

Izan ere, urte honen hasieran, Galpinek dagoeneko ohartarazi zuen egoerak okerrera egin zuela eta atzera bueltarik ez zegoela. Joan den asteburuan, Afganistango txirrindulari batek bidalitako mezu bat argitaratu zuen Galpinek Instagramen. Bertan, anonimotasuna mantentzen duen emakumeak herrialdetik ihes egiteko nahia eta bere beldur eta etsipen sentsazioa azaldu zuen talibanen itzuleraren aurrean. Txirrindularitza praktikatzen aurkitzen duten emakume batek ondorio latzak izan ditzake: «Lagun baten etxean ezkutatu nintzen eta nire osagarri guztiak, bizikleta eta arropa erre nuen».

Batzuk irteteko borrokan, beste batzuk geratzeko

Emakume horien istorioak Bakearen Nobel sarirako hautagai izatera eraman zituen 2016an, eta 2018an dokumental forma hartu zuen 'Afghan Cycles' lanean. Lan hau webgunean ikusgai zegoen, baina klikatuz gero ikus daitekeenez, pertsonaien segurtasuna babesteko erretiratu egin dute. «Une honetan, afganiar emakumeak atzean uzteko prest bagaude, munduan emakumeen eskubideetan zeinen gutxi aurrera egin dugun erakusten duela sentitzen dut». Orain, txirrindularitzaren bidez lagundu beharrean, Galpin borroka berri batean sartu da, emakume horiek eurak herrialdetik ateratzea erraztu asmoz.

Afganistanen, azken txirrindularitza proba uztailaren amaieran antolatu zen Bamiyan probintzian, 50 txirrindulari ingururekin. Irteera hasi baino lehen, Yaldoz Hashemik, parte hartu zuen emakumeetako batek, ‘The New Arab’ egunkariari azaldu zionez, 21 urterekin jazarpen erregularra jasaten ari da oraindik, eta gogoan du norbait auto batekin jotzen saiatu zela bizikletan zihoala. Ali Zada ere auto batek harrapatu zuen antzeko gertakari batean. Hashemik espero du ikusgarritasun handiagoa izateak herrialdean pentsamoldea aldatzen lagunduko duela eta onarpen zabalago batera eramango duela, baina onartu du selekzio nazionalean egoteak arriskuan jarri duela bere bizitza. «Ezin naiz nire jaioterrira joan Almarren (talibanen kontrolpean), hil egingo nautelako». Handik egun gutxira, Bamiyan ere talibanen eskuetan eroriko zen.

Hashemik, adierazpen berdinetan, bere ametsa Italiako Giroa edo Course korritzea zela onartzen zuen, egutegiko lasterketarik ospetsuenetako bi. Une horretan, behintzat, Afganistandik ihes egiteko aukera baztertu zuen. «Nire etorkizunaren eta herrialdearen etorkizunaren beldur naiz. Jende asko joaten ari dela entzun dut, baina ni ez naiz joango. Emakume gisa denbora gehiegi eman dugu gure eskubideen alde borrokan orain hauek kendu diezaguten. Pedalei eragiten jarraituko dut talibanek atxilotu arte».