INFO

Alfonso Sastreren figura goraipatu eta bere galera handia nabarmendu dute sareetan

Alfonso Sastreren heriotzak samina sortu du Euskal Herrian nahiz hemendik kanpo eta horren lekuko izan dira berria jakin orduko argitaratu diren mezuak. 

Alfonso Sastre eta Eva Forest Fidel Castrorekin Kuban. (TXALAPARTA)

Berehalako oihartzuna izan du Alfonso Sastreren heriotzak. Goizean berria zabaldu orduko sare sozialak agur eta goraipamen mezuez bete dira. Euskal Herritik nahiz nazioartetik iritsi dira, eta denek galera handia izan dela nabarmendu dute.

Bizitoki zuen Hondarribiko Udalak bere samina adierazi du kaleratu duen oharrean.

Kultura alorretik, ehunka izan dira erreakzioak. Hona hemen batzuk. 

 

SGAE elkarteak «antzerkiaren iraultzaile» gisa definitu du Sastre. 

 

Politika alorrean ere izan du oihartzuna. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak eta Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak, esaterako, bere figura goraipatu dute.

 

Kataluniatik, CUPek izan du gogoan, beste askoren artean.

 

‘Egin’ eta GARAn egin zuen ekarpena aipatu du Iñaki Soto zuzendariak.

 

Esker onak adierazi dizkiote Euskal Herriaren alde egindakoagatik.

 

Estatutik, Izquierda Castellana alderdiak ere gogoan izan du madrildarra:

 

Pablo Iglesias espainiar Gobernuko lehendakariorde ohiak ere agurtu du.

 

Atlantikoaren bestaldera ere egin du jauzi heriotzaren albisteak.