INFO

Oier Oaren kasuari buruzko dokumentala, ‘Zigor bat gehiago’, NAIZen ikusgai


Ekhi Perrier eta Thomas Brillaxis Baionako Etxepare lizeoko ikasle ohiek eginiko dokumentala da ‘Zigor bat gehiago’. Filma egiteko orduan Oier Oak bizi duen egoeratik abiatu badira ere, hainbat eta hainbat euskal preso ohik pairatutako zigor gehigarria salatzea izan dute helburu lan honekin.

Horren erakusle, bere aurkako lurralde debekua bertan behera gelditu ondoren berriki Urruñara itzuli den Igor Uriarte gasteiztarraren egoera ere aztertu dute dokumentalean.

Kanaldudek emititzen badu ere, NAIZen ere ikusgai dago ia 25 minutuko lan hori.