INFO

Derrigorrezko txertoa matxinada herrikoia bilakatu da Guadalupen eta Martinikan

Martinika, Guadalupe… Itsasoz bestaldeko (Outre-mer) herritarrak haserre daude metropoliarekin. Koronabirusaren kontra txertatzeko aginduak piztu du sua baina ezinegona askoz sakonagoa da.

Liskarrak Fort-de-Francen, Martinikan. (Loic VENANCE/AFP)

Polizia frantses bat tiroz zauritu dute bart Martinika irlan, Karibean, Fort-de-France hirian.

Etxeratze-agindua ezarri den arren, motordun talde bat tiroka hasi zen liskarren ondoan zeuden polizien eta kazetarien aurka.

Gaur bertan liskarrek jarraitzen dute eta beste bi polizia zairitu dira enfrentamenduetan. Iturri ofizialek ez dute manifestarien inguruan zauritutakoen berri eman.

Martinikatik 120 kilometrotara dagoen Guadalupe irlan ere, Antilletan, ezinegona da nagusi. Astean zehar liskarrak izan dira eta batzuek tiroka egin diete aurre poliziei. Grand Terren erdian dagoen Morne-A-l'Eau-ko gendarmeriaren aurka eraso saiakera salatu du bertako prefetak.

Zaintzaileak eta suhiltzaileak derrigorrez txertatzearen aurka atera zen jendea kalera Guadalupen eta gero Martinikan,  baina haserrea matxinada bihurtu da. Bertako herritarrak haserre daude, gehienak txirotasunean bizi direlako eta gazteek lanik ez dutelako. Paris derrigorrezko txertoa bertan behera uzteko prest azaldu da, horrekin nahikoa izango delakoan.