Bizkaiko bertsolari finaleko biharamuna, Nerea Ibarzabal txapeldunarekin
Bizkaiko bertsolaritzak badu txapeldun berria, Nerea Ibarzabal da. NAIZ Irratian finalaren nondik norakoak aztertu ditugu Amagoia Mujikarekin eta txapeldunarekin berarekin.
This browser does not support the audio element.
NAIZ Irratia
Bilbao Arena hitzordu handitarako moduan jantzi da asteburuan, Bizkaiko bertsolari txapelketaren finala jokatu da. Protagonistak bertaratu ziren 4.000 zaleak eta oholtzan bat nabarmen, Nerea Ibarzabal.
Finalaren biharamunean NAIZ Irratian izan da txapelduna, finalaren nondik norakoak aztertzen. Berarekin eta Amagoia Mujika lankidearekin aletu ditugu finaleko bertsoak.