Iñaki Cavero etxeko jokalariak Bidasoa-Irunen jokatzen jarraituko du 2023ko ekainera arte
Eskuin hegala eta Irungo taldea lehenengoaren kontratua luzatzeko akordio batera iritsi dira. «Nire herriko klubean jokatzea bizi dezakedan amets bat da», laburbildu du Caverok bere jarraipena.
Oso albiste onak datoz Bidasoa-Irun taldetik. Atzerriko jokalari destakatuen kontratazioaz haratago, harrobiari eta gazteei ere garrantzia ematen zaiela erakutsi ohi du Gipuzkoako klubak. Asteazken honetan jakitera eman duenez, Iñaki Cavero etxeko jokalariarekin akordio batera iritsi da bere kontratua 2023ko ekainaren 30era arte luzatzeko.
25 urteko jokalaria (26 beteko ditu apirilaren 27an) Irungo El Pilar ikastetxean hasi zen eskubaloian jokatzen, eta 2013ko Euskal Kopan egin zuen debuta Bidasoa-Irungo lehen taldearekin.
Orduz geroztik, Asobal Ligan 169 neurketa jokatu ditu, 295 gol sartuz. Denboraldi honetan, 12 neurketa izan dira Ligan eta 49 gol sartu ditu; eta 6 neurketa EHF European Leaguen, 12 gol eskuratuz.
«Nire herriko klubean jokatzea bizi dezakedan amets bat da». Halaxe laburbildu du Iñaki Caverok vere kontratu berritzea. «Gauzak nahiko ondo ateratzen ari zaizkigu, bai taldean, bai arlo pertsonalean, eta ilusio handiarekin nago marka horiek egiten jarraitzeko eta aurrera egiten jarraitzeko, bai kolektiboki, bai klubarekin, hazten ari baita. Oso pozik nago, gaineratu du.
Eskuin hegalak «oso ilusionagarritzat eta pozgarritzat» jotzen du «proiektu honen parte izaten jarraitu ahal izatea, hainbeste urte eramatea eta horren parte izatea: behetik hasi eta orain gero eta gorago egotea, EHF Champions League jokatzen, eta Europako txapelketetan lehian. Esperientzia eta puntuak ematen dizkizuten gauzak dira, bete egiten zaituzte».
Irundarrak debuta egin zuenetik izan duen bilakaera pertsonala eta kolektiboa nabarmendu ditu: «Nire ibilbidean gogoratuko dudan lehen arrakasta nagusia Sacyr Asobal Ligara itzultzea izango da, eta lehen lauzpabost postuetan egon eta bigarren geratu ondorengo bilakaera. Pastelaren ginga Europan jokatzea da, harro egoteko modukoa baita talde eta proiektu honetan parte hartzea. Nirekin kontatzen jarraitzen duen bitartean eskertuta egongo naiz».
Bi partida telebistaz eta urteurren polita
Bestalde, klubak jakitera eman duenez, otsailean taldeak jokatu beharreko Asobal Ligako bi partida telebistaz (Gol eta LaLigaSportsTV) jarraitu ahal izango dira: Cangasen kontrakoa, otsailaren 12an 12.00etan Artalekun; eta Barça liderarraren kontrakoa, otsailaren 19an, 12.00etan Palau Blaugranan.
Caveroren kontratu berritzea eta otsaileko bi partida hauen berriak, urteurren garrantzitsu baten ondorengo albisteak izan dira. Hau da, asteartean 35 urte bete ziren Bidasoa-Irunek debuta egin zuenetik Artalekun, eta horretarako klubak sare sozialak erabili zituen gogorarazteko.
ퟭퟴ/ퟬퟭ/ퟭퟵퟴퟳ-ퟭퟴ/ퟬퟭ/ퟮퟬퟮퟮ
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) January 18, 2022
Orain dela 35 urte gure taldeak debuta egin zuen Artalekun. Ehundaka neurketa, ehundaka istorio... Eta denak zuekin batera!!
픾핦핣핖 핖핥합핖핒, 하핦핣핖 픸핣핥핒핝핖한핦 #AupaBidasoa #Artaleku35Urte pic.twitter.com/vB4tTFPuqJ