INFO

Kanadako hiriburuan txertoen aurkako blokeoa hausten ari da polizia

Kanadako Gobernuak milaka polizia bidali ditu Otawa hiriburura jada duela hiru aste covid-19aren aurka derrigor txertatzearen kontra kamiolariek hasi zuten blokeoa hausteko. Ehundik gora atxilotu daude eta Kanadako Parlamentuak lanari berrekin dio gaur bertan.

Polizia kamioen artean Otawako erdialdean (Andrej IVANO | AFP)

Larunbat goizaldean, poliziak Otawako erdialdea hiru astez itxi duen matxinadan parte hartzen ari diren txertoen aurkakoak bertatik ateratzen jarraitzen du eta Kanadako hiriburua bere biztanleei «itzuli arte» ez dutela etsiko iragarri dute.

Afp agentziak baieztatu duenez, hainbat kamioilarik alde egitea erabaki dute eta alde egin dute Parlamentuaren inguruko kaleak ixten zuten edukiera handiko kamioi izugarriekin.

Hala ere, 20 bat kamioi atoian eraman behar izan ditu poliziak eta 100dik gora pertsona atxilotu ditu. Hori bai, Otawako Poliziaren behin-behineko arduradunak onartu du «denbora beharko dugula, baina gaur bertan amaitzea espero dugu».

Zaldiak ere erabiltzen ari da Polizia matxinatuen aurka baina zauritutakorik ez dagoela ziurtatu du. Hori bai, Gobernuak ezarri duen larrialde egoeraren haritik ahalmen berriak ditu negazionisten ekintzarekin amaitzeko.

Ameriketako Estatu Batuetako muga zeharkatu ahal izateko derrigorrezko txertoaren aurkako kamioilari pribatuek hasi zuten protesta berea egin dute ultraeskuineko taldeek.

Pat King agintari ultraeskuindarra atxilotu zuten atzo Otawatik ihesi zihoala. Daniel Bulford polizia ohia ere gitzapean dago, Tamara Lich-ekin batera, epailearen aurrera noiz eraman zai.  Chris Barber-i dagokionez, baldintzapean askatu dute baina otawatik alde egitea behartu dute eta epaitu egingo dute.

Parlamentuak lanari berrekin zion atzo, bezperan itxita egon ondoren. Lehen aldia da Kanadako historian Komuneen Ganberak bere ateak ixteko beharrean aurkitzen dela.

Parlamentariek Gobernuak bultzatu duen larrialde egoera berrestea dute mahai-gainean. Legea astelehenean bozkatzea espero dute.

Bigarren aldia historian

Bigarren aldia litzateke Kanadako historian horrelako lege bat onartzen dela.  Justin Trudeau  lehen ministroa liberalak legez kanpoko blokeoei aurre egiteko salbuespeneko legeak behar direla defendatu du. Aurreko larrialdi egoera legea bere aitak, Pierre Elliott Trudeau lehen ministroak, ezarri zuen 1970.  urteko petrolio krisiaren erdian. Kontserbadoreen oposioak gogor salatu zuen ekimena.

«Gure ekonomiak eta gure demokraziak atzerritik sostengua duen mehatxu larriari aurre egin behar do», azaldu du Chrystia Freeland lehen ministro ordeak.

Atzo bertan Kolunbia Britainiarrean dagoen gasodukto batek erasoa pairatu zuen. Ez dago jakiterik Otawako protestekin zerikusia duenik.