Gernikak irri egin du Ensinori irabazita eta Araskik ez du ezustekoa eman Salamancan
Bizkaitarrek Malosteko bolada txarrari amaiera eman eta, lau porrot jaso ostean, garaipena eskuratu dute Ensinoren aurka (84-75). Bestalde, Araski ondo lehiatu da Perfumerias Avenidaren etxean, ezbeharrei aurre eginda, baina ezin izan dio hozkarik egin (75-56).
Emakumezkoen Saskibaloi Ligan gaur lehiatzen ziren bi euskal taldeek partida zailak zituzten aurretik, baina bakoitzaren helburua ezberdina zen. Lointek Gernika Bizkaiaren erronka Malosten berriro irabaztea zen, bigaren itzulian oraindik ez baitzuten zapore hau ezagutzen. Eta lortu dute bizkaitarrek, Duran Maquinaria Ensinori irabazita (84-75). Araskik, aldiz, Perfumerias Avenidaren etxean lehiatzea, eta zergatik ez, irabaztea zuen helburua. Lehenengoa lortu dute, baina porrotarekin itzuliko dira Gasteizera (75-56) ezbehar ugariri aurre egin behar izan duten egun honetan.
Amorruarekin ospatu dute Gernikako jokalariek Ensinoren aurkako garaipena. Maloste aspaldian ez zuen bere taldea irabazten ikusten, eta gaurkoan lortu du. Horretarako, Tinara Moore ezinbestekoa izan da, 31 puntu eta 9 errebote lortuta, guztira 42ko balorazioa lortzeko.
Hasiera-hasieratik ipini dira aurretik bizkaitarrak. 8-2ko partzial bat egin dute eta kanpopo etxeko Fernan Varela entrenatzaileak segituan eskatu du hutsartea. Hala, galiziarrak pixkanaka partidan sartu dira eta Andrea Orsili gazteak sarttuako hiruko batek etxekoen hutsartea ekarri du. Lehen laurdena 21-14 amaitu da.
Bigarren laurdenean, Gernika Ensinoren jokoan sartu da, interesatzen ez zitzaiona, Marina Lizarazuren hiruko batek aurretik ipini du bere taldea (21-23), baina azken minutuetan etxekoek 12-0eko partziak bat eskuratu dute bere jokalarien mailari esker. Bi gehi bateko jokaldia errepikatu dute Belen Arrojok eta Lashann Higgsek, eta Roso Buchen barneraketa batek 38-30ekoa ipini du atsedenaldian.
Hirugarren laurdena zaila izan da. Markagailuan abantaila handitzen joan baharrean, kanpokoek berdindu egin dute Laura Aligaren hiru tiro librerekin, eta ondoren jokalari berak 47-50ekoa ipini du.
Orduan iritsi zen etxekoen erreakzioa 10-0eko partziak bat sinatzeko eta hirugarren laurdena 59-57 amaitzeko. Azken laurdenean detaileek garrantzia izango zutela denek zekiten. Tinara Moorek maila bikaina eskaintzen jarraitu du, baina markagailuan ez dute behin-betiko abantaila lortu (68-61).
Marina Lizarazuren kiroltasunik gabeko jokaldi bat iritsi behar izan du, orain bai, Gernikak behar zuen abantaila hartzeko eta markagailua kudeatzeko.
Araski, porrotarekin baina harro
Kutxabank Araskiri dagokionez, bikain hasi du partida Salamancan. Lehenengo partzial on bati esker 3-10 ipini dira aurretik 5. minutuan. Baina etxeko entrenatzaile Iñiguez de Herediak hutsartea eskatu eta bere taldeak aurrea hartu du 13-0elko beste partzial batekin (16-10 lehen laurdenaren amaieran).
Gasteiztarrek ez dituzte besoak jaitsi eta 20-19ra hurbildu dira, baina Donguek jasotako kolpe latzaren ondorioz –lepoko batekin utzi behar izan du pista esku-ohe batean–, taldeak behera egin eta deskonektatu egin da. Etxeko taldeak egoera hori aprobetxatu eta berriro alde egin du markagailuan, zortzi puntuko aldearekin.
Hori bai, gasteiztarrek beste martxa bat ipini dute eta 20-24 ipini dira aurretik, azkenean atsedenaldira 36-34 atzetik joateko.
Araskiko jokalariek ondo hasi dute hirugarren laurdena, baina Perfumerias Avenidakoek buelta eman diote. Dongue gabe, Pardoren bajarekin eta Seda eta Alonso de Armiño hiru faltekin bakoitza, etxekoek saskiratze errazak bilatu dituzte abantaila handitzeko. Madelen Urietarenek ahal duten moduan eutsi diote eta merezimendu handiko 52-43ko emaitzarekin amaitu dute hirugarren laurdena.
Araski partidan sartuta jarraitzen zuen, baina luze egin zaio neurketa. Sedak boisgarren falta egin du eta bere taldeak barruko jokalaririk gabe jokatu behar izan du azken lau minutuak. Salamancakoek hau aprobetxatu eta, gainera, kanpokoek galdutako baloiak izan dituzte. Emaitza, 75-56. Baina, albiste nenen artean, aipatu behar da Donguek ez duela Ospitalera joan beharrik izan eta bigarren zatia aulkitik jarraitu ahal izan du.
GRACIAS a todo el personal sanitario presente en Würzburg por la atención prestado a nuestra jugadora Leia Dongue, en especial al "DOC" Carlos Moreno por su trato @CBAvenida https://t.co/9Ty5plg0Yu
— Araski AES (@Araski) March 12, 2022