Araba zeharkatu eta Bilbora iritsiko da gaur Korrika
Korrikak aurrera jarraitzen du bere bidean eta Arabako zati bat igaro ondoren gaur Arratia, Txorierri eta Bilboren txanda izango da. 19:30ak aldera iritsiko da Bizkaiko hiriburura.
Gauean zehar Lizarra inguruan ibili ondoren, Araban sartu da Korrika asteazken honetan. Kanpeztu, Genevilla, Kabredo, Marañon, Bernedo... zeharkatu ondoren, Trebiñu eta Argantzondik igaro da euskararen aldeko lasterketa eguneko lehen orduetan.
Arabako eta Nafartoan lurretan sartu eta irteb dabil #korrika kanpezu, Genebilla, eta Kabredo inguruetan. pic.twitter.com/vhT3srQCIg
— AEK (@AEK_eus) April 5, 2022
Argantzonen ikastolako haur, guraso eta ikasleek hartu dute lekukoa eta Bernedoko kilometroan, aldiz, udalekuetako langileen eskuetan egin du aurrera.
Bagoaz Bernedora. Irribarrea ahoan, lekukoa eskuan #korrika pic.twitter.com/OWYxBHWMkR
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Argantzon Ikastolako haur,guraso eta irakasleak #korrika Gora Argantzon euskalduna! pic.twitter.com/u66hdQx2ov
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Egunsentiak Langraitzen harrapatu du Korrika eta orduek aurrera egin ahala gero eta lagun gehiago batu dira lasterka egitera.
Egunak bidea argitzen du. Egun on #Langraitz #korrika pic.twitter.com/SLBIXmLQjH
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Ederra #Zuia! #Murgia ko kaleak txiki utzi ditugu, handiak zarete! Segi #Urkabustaitz eta Araba euskalduntzen #Hitzekin #KORRIKA pic.twitter.com/8SB9EdaCGF
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Araba atzean utzita, eguerdian sartu da Korrika Bizkaian. Eta Manex Agirreren bertso batek lagunduta egin du sarrera hori.
Arabari agur esan eta Bizkaian sartzeko Manex Agirrek bertsoa bota die korrikalariei #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/kLoLQYo5yA
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Iparralderako norantzan, Zeanuri, Areatza, Artea eta Igorretik pasatu da Korrika Arratia zeharkatuz.
#Areatza-ra bidean jendetza batu du #KORRIKA-k, #Zeanuri-n Arkaitz Estiballesek ere bertsoz aldarrikatu du euskaraz bizitzeko eskubidea! #Hitzekin pic.twitter.com/ePEjeqguPh
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
#Igorre n zenbat familia, emozio, jende eta bulkada pilatu den! Gora Egoitz, milesker AEK-n egindako lan guztiagatik, eta aurrera #KORRIKA ! #Hitzekin pic.twitter.com/dvp5jZPr7v
— AEK (@AEK_eus) April 6, 2022
Jarraian, Usansolo, Larrabetzu, Zamudio, Derio eta Erandio herriak igaroko ditu lasterketak, 19:30ak aldera Bilbora iritsi baino lehen.
Lau ordu emanen ditu bizkaitar hiriburuan gora eta behera, gauerdia baino minutu gutxi batzuk lehenago Barakaldora iritsi baino lehen, Ezkerraldeatik aurrera egin asmoz.