Gipuzkoak hartu du lekukoa
Gauerdia baino minutu batzuk lehenago sartu zen Korrika Gipuzkoan, Mutriku zapalduta. Urola Kostan aurrera egin eta ondoren barnealderako bidea egingo du, lekukoa eskuz esku eraman asmoz. Aurten omendutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Lasarte-Orian egin dute kilometroa.
Gipuzkoa da Korrikaren gaurko protagonista. Euskararen aldeko lasterketa igandean Donostian amaituko bada ere, ostirala ere lurralde berean emanen du, lekukoa herriz herri eramanez.
Gauerdian sartu da Mutrikutik eta Deba, Itziar, Zestoa, Zumaia edo Zarautz bezalako herrietan izan du hitzordua goizaldean zehar.
Zelako giro beroa Deban! Itzel!
— AEK (@AEK_eus) April 7, 2022
Deba ere euskararen alde! pic.twitter.com/HVRPSW6Ohi
Lasarte-Orian une berezia izan du Korrikak ere. Txikien eta ez hain txikien gozamenerako, aurten omendutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hartu dute-eta lekukoa. Herrian bertan, gainera, ekimenak 2.000. kilometroa bete du, azken txanpan sartuz.
Hau izan da Pirritx, Porrotx eta Marimotosek lekukoa hartu duten unea #Lasarte n! Ilargira eta buelta maite zaituztegu, @Katxiporreta! Bihotza, eskua, burua, sentitu, pentsatu eta ekin! #Hitzekin #KORRIKA 1/2 pic.twitter.com/uNAqs8J2iI
— AEK (@AEK_eus) April 8, 2022
Andoaindik igaro denean ere jendetza zuen zain Korrikak.
Euskaraz egitea gure nahia eta eskubidea delako, eta ez burugogorkeria; #Andoain go buruhandiak ere euskararen alde!#Korrika #HitzEkin pic.twitter.com/XtvufU92ad
— AEK (@AEK_eus) April 8, 2022
Villabona, Anoeta, Irura, Tolosan ere harrera beroa egin diote.
Aupa #Tolosa ! A zer harrera eta jendetza! Anjel Mari Peñagarikanok ere hartu du lekukoa! #KORRIKA #Hitzekin pic.twitter.com/RPutMmbsb8
— AEK (@AEK_eus) April 8, 2022
#Errezil , bagatoz! Errez goaz, eta zuekin are hobeto! #Hitzekin #KORRIKA pic.twitter.com/2fDMuhmRW7
— AEK (@AEK_eus) April 8, 2022
Errepide zein bidegorrietatik igarota, Korrikak ez du etenik. Ongi etorri jendetsua eman diote Urretxun euskararen olatuari.
#Urretxu-n da #KORRIKA! Jendetza, erraldoiak eta musikariak! Harrera bikaina! #Hitzekin pic.twitter.com/mDW5S0ek34
— AEK (@AEK_eus) April 8, 2022
Ormaiztegiarrek ere ez dute euskararen aldeko lasterketa galdu izan nahi.
#Gabiri pasatu eta #Ormaiztegi-n da #KORRIKA! Kolorez jantzi dute euskararen aldeko aldarria! #Hitzekin pic.twitter.com/oFYmbi3dnC
— AEK (@AEK_eus) April 8, 2022
Goierrin zehar aurrera eginez, Idiazabalen ere jende asko bildu du lasterketak.
#Korrika Idiazabalen. Plaza paretik alkatea lekukoarekin pic.twitter.com/euM9idyF0e
— Ion T. Barrena (@iontelleria) April 8, 2022
Tamalez, euriak zertxobait itsusitu arratsaldearen azken partea. Baina ez ditu euskaltzaleak kokildu, milaka batu zaizkiolako lasterketari Beasainen, Ordizian, Legorretan, Altzon... Beasainen joaldunek zabaldu diote bidea Korrikari, une erakusgarrian.
#Beasain-en sartu berri da #KORRIKA joare doinuen laguntzarekin! Jendetza batu da euskararen aldeko aldarrira! Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa! pic.twitter.com/Evs0KmJ7ri
— AEK (@AEK_eus) April 8, 2022
#Ordizia n ere bildu da jendetza #Korrika ra!
— AEK (@AEK_eus) April 8, 2022
Ikaragarria izaten ari da; #HitzEkin , bai, baina hitzik gabe uzten gaituzue! pic.twitter.com/No7zYE5sKV
Eta Beasandik ere mezu xume baina hunkigarru hau bidali dio korrikalari txiki honek bere ama Lierni Armendarizi, Martutenen preso dena:
Guztiek ezin dute ama edota aita|rekin #korrika egin eta hurbilago bada ere, oraindik urrun dira
— Aiara de Urreta Gabikagogeaskoa (@AiaraGBK) April 8, 2022
Mezu hunkigarria bidali dio Aiur|ek #Beasain|enetik bere amatxo Lierni Armendariz|i #Martutene|ra iritsiko dira ume motxiladunak maitasun osoz bidalitako hitz goxoak@HamaikaTb pic.twitter.com/9kVvVeUAZ1
Berastegi igarota, larunbateko lehen minutuetan berriz ere Nafarroa iparraldean sartuko da lasterketa. Atzo bezala, gauerdi aldera gertatutako da herrialde aldaketa; ostegun gauean Bizkaitik Gipuzkora, eta oraingo honetan Gipuzkoatik Nafarroara, hori bai Lapurdirunzko bidea hartzeko, larunbat arratsaldean Baiona zain dago eta.