Gernikak azken jardunaldian erabakiko du jaitsiera zuzena edo «play-out»a jokatuko duen
Ciencias Enerside taldearen kontra galdu dute bizkaitarrek azken minutura arte lehiatutako partida (14-20). Hala, azken postuan jarraitzen dute Liga amaitzeko jardunaldi bakar baten faltan. Ordiziak berdinketa lortu du Burgosen (22-22) eta laugarren postuari eutsi dio.
Grupo Intxausti Gernikak aukeretako bat galdu du igande honetan Ohorezko B Mailara ez jaisteko helburu horretan. Bizkaitarrek 14-20 galdu egin dute etxean Ciencias Enersideren kontra eta, beraz, sailkapeneko azken postuan jarraituko dute jardunaldi baten faltan.
Albistea okerragoa izan zitekeen. Kontuan izan behar da azken sailkatua zuzenean jaitsiko dela mailaz, baina azken-aurrekoak «play-out»a deritzona jokatu beharko du eta hortxe erabakiko da maila mantendu edo jaisten den. Larunbatean La Vilak 34-42 galdu egin zuela SilverStorm El Salvadorren aurka, eta, beraz, azken-aurreko postuan amaitzeko aukera txiki bat ere badu oraindik Gernikak. Horretarako, azken neurketan SilverStormen aurka irabazi beharko luke eta La Vilak, Les Abellesen zelaian, ez puntuatu.
Gaurkoan ondo hasi dira gernikarrak Urbietan, 13. minutuan entsegua lortu baitute etxekoek markagailuan 7-0ekoa ipintzeko. Hala ere, atsedenaldia baino lehen. Ciencias Enersidek buelta eman dio markagailuari 7-10ekoa ipintzeko.
Aldageletako atsedena ondo etorri zaio etxeko taldeari, zelairako bueltan beste entsegu bat elortu baitu 14-10ekoa egiteko. Baina bigarren zatia, lehengoaren parekoa izan da, eta kanpokoek buelta eman diote berriro ere partidari. 14-20koa ipini diute eta, nahiz eta azken minutuak oso lehiatuak izan, Gernikak ezin izan du garaipenik eta punturik lortu.
Burgos-Ordizia, oso estua eta lehiakorra
Ampo Ordiziak ezin izan du garaipenik lortu ezta ere, baina behintzta berdinketa garrantzitsua eskuratu du Burgosen zelaian (22-22). Goierritarrek laugarren postuan jarraitzen dute, 45 punturekin. Atzetik Ciencias Enerside dute, bi puntura; beraz, Ligako play offetara begira laugarren postua mantentzea garrantzitsua izango da. Azken jardunaldian, Ordiziak Santboiana jasoko du Altamiran.
Gaurko neurketan, kosta egin zaie goierritarrei partidan sartzea. Etxekoe taldeak 9-0ekoa ipini du lehendabiziko zatian hiru zigor kolperi esker.
Bigarrengoan, ordea, esnatu egin dira ordiziarrak eta Lander Mujikak lortutako hiru zigor kolperi esker, berdinketa ioini dute makagailuan (9-9) 41. minutuan.
Ez hori bakarrik. Alain Arañaren entsegu batekin eta Mujikak berak lortutako transformazio batekin 12-16 ipini dira aurretik, etxekoek beste entsegu bat eta transformazioa lortu duten arte 72. minutuan (19-16).
Azken minutuak oso lehiakorrak izan dira. Ordiziak berdinketa loetu du (19-19) Mujikaren zigor kolpe batekin, etxeko Tomas Carriok 22-19koa ipini du beste zigor kolpe bati esker, eta Lander Mujikak bere partida bikaina biribildu du 22-22koa egiteko.