INFO

Lehia orekatua espero da Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoaren artean GRABNIko frontoiko finaletan

Trinketean aldiz, nafarrak oso nagusi izan dira final kopuruari dagokionean. Partidak asteburu honetan jokatuko dira Gasteizen.

Leire Garaik nesken eskuzko buruz buruko finala jokatuko du Araba ordezkatuz. (Ramon URBINA /FAPV)

Festetako asteburu luzea gozatzeko, pilota egitarau oparoa dute hurrengo egunetan Gasteizen, ostiraletik igandera federazioen arteko txapelketarik garrantzitsuena den GRABNI lehiaketako final guztiak bertan jokatuko baitira. Guztira 55 final izango dira, 38 ezker horman eta 17 trinketean.

Astronomos trinketean hasiko dira finalak ostiral honetan ete bertan bi jokatuko dira 44 larunbaten zehar, Mendizorrotzan, Lakuan eta Astronomosen eta azken 9 garaikurrak igandean banatuko dira Mendizorrotzan.

Final kopuruei erreparatuta, azken garaipenak oso lehiatua dirudi, Bizkaiak (23), Nafarroak (22) eta Gipuzkoak (19) oso antzerako zenbakiak aurkezten dituztelako. Urrun geratzen dira Araba (5), Ipar Euskal Herria (5) eta Errioxa (2). Azken garaipen horri begira, irabazitako final kopuruari erreparatzen zaio lehendabizi.

Trinketean nafarrak oso nagusi

Askoz argiagoa dirudi Nafarroaren garaipenak trinketean. Momentuz, 15 finaletan ariko dira pilotari nafarrak, 8tan Ipar Euskal Herrikoak, Bizkaikoak 6 izango dira, 5 Gipuzkoakoak, eta arabar eta errioxar bana. Aldea nabarmena da egungo txapeldunen alde, baina azken garaipen orokor hori ziurtatzeko finalen erdiak eskuratu beharko dituzte.

Ostrialeko Astronomos Trinketeko finalak eta larunbateko Lakuako arratsaldeko lehen bi finalak ETBn ikusteko aukera izango da. Bestalde, larunbatean Ogetan jokatuko diren gizonezkoen eskuzko finalak zuzenean jarraitzeko aukera izango da Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren Youtube-ko orrialdean.