INFO

58 urteko gizonezko bat zendu da Angelun izandako sute batean

Angeluko eraikin batean izandako sutean 58 urteko gizonezko bat hil da gaur gauean. Beste 32 lagun ebakuatu behar izan zituzten eta «larri ez dagoen emakumen bat» ere ospitaleratu dute.


Bart sutea izan da Angeluko eraikin batea eta 58 urteko gizon bat hilda aurkitu dute bere apartamentuan eta beste emakume bat ospitaleratau behar izan dute, nahiz eta ez dagoen larri, ‘Sud Ouest’ hedabideak jakinarazi duenez.

Asteartetik asteazkenerako gauean, gauerdia baino lehentxeago, piztu zen sua Angeluko Espainia etorbideko eraikin batean. Sua bost pisu dituen eraikineko bigarren solairuan hasi zen.

Suhiltzaileek berehala esku hartu zuten, baina 58 urteko gizon bat hilda aurkitu zuten bere apartamentuan. Era berean, eraikinean dauden 21 apartamentuetako 32 pertsona ebakuatu zituzten. Horietako batzuk larrialdietarako bizitokietan kokatu ditu Angeluko Udalak.

Sutearen jatorria ikertzen ari dira.