INFO

Seigarren hautesbarrutiko hautagaiak hurbildu dira Baionako Ikuskaritzara

Etzi hauteskunde legegileen bigarren utzulian lehiatuko diren hautagai bi hurbildu dira gaur goizean asteazken arratsaldeaz geroztik azterketak euskaraz kolektiboak Baionan okupaturik duen Hezkuntza Ikuskaritzara.

Nupes aliantza ezkertiarraren hautagaiak Peio Jorajuria Seaskako lehendakariarekin hizketan gaur goizean Baionan. (Guillaume FAUVEAU)

Atzo ostegunean, euskalgintza eta sindikalgintzaren hainbat ordezkariren bisita jaso ostean gaur goizean hauteskunde legegileen bigarren utzulian lehiatuko diren hautagai bi hurbildu dira asteazken arratsaldeaz geroztik azterketak euskaraz kolektiboak okupaturik duen Hezkuntza Ikuskaritzara.

Bigarren gaua igaro ostean Seaskako ekintzaileek etzi iraganen den boza legegileen bigarren itzulian seigarren barrutian lehiatuko diren hautagai bi hurbildu dira Ikuskaritzara.

Vincent Bru heldu da lehenekin. Jarduneko diputatua Parisen Ensemble!ko kideak Hezkuntza Ministaritzarekin zubi lana egiteko prestutasuna agertu du.

Jakin behar da Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoek beraien determinazioa berretsi dutela desobedientzia ekintzari eusteko frantses Hezkuntza ministro berria den Pap Ndiayerekin hitzordua lortu arte.

Horren ondotik, Bru igandean aurrez aurre izanen duen Nupes aliantza ezkertiarra ordezkatzen duen Tom Dubois hendaiarra heldu da.

Lehen aldia da frantses eskola publikoaren eta frantses hizkuntzaren defendatzaile sutsua den mugimendu horren ordezkari batek elkarrizketa bat abiatzen duela Seaskako ordezkariekin.

Hauteskunde ondotik ere elkar ezagutza horren alde segituko duela lanean adierazi du Nupeseko hautagaiak Hezkuntza Ministaritzak Baionan duen egoitza bertatik.

Macronen aldeko hautagaiek bilera eskatuko dute Hezkuntza ministroarekin

Baionako boto-emaleek, ordea, ez dute seigarren barrutian bozkatzen, bosgarrenean baino. Hautesbarruti horretan ere Ensemble! eta Nupes aurrez aurre izanen dira.

Alta, gaur gaurkoz ez Sandra Pereira Nupeseko hautagaiak ez da Florence Lasserre jarduneko diputatu zentristak ez dute Seaskako ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzea xedea duen protesta burutzen ari diren herritarrengana hurbildu.

Laugarren hautesbarrutiko hautagaiei dagokienez, Nupeseko Iñaki Echaniz sozialistak mezua zabaldu zuen sare sozialen bidez azterketak euskaraz egiteko eskubidea babestuz.

Lehen itzulian Ipar Euskal Herriko barnealdeako eta Biarnoko herriak biltzen dituen hautesbarruti horretan bozkatuena izan zen Annick Trounday Ensemble! aliantzako kideak ez zue gaur arte deus erran gatazka honi buruz.

Gaur Lasserre eta Bru jarduneko diputatuekin batera agiria agiria plazaratu du sare sozialen bidez Macronen aldeko hiru hautagaien «eskualde hizkuntzen alde» duten engaiamendua nabarmentzeko. Era berean, igandean hautatuak badira, frantses Hezkuntza ministroarekin bilera eskatuko dutela hauteskunde kanpainan zehar «lurraldearen biztanleen ahotik» jaso dituzten kezkak helarazteko jakitera eman dute. Zehazki aipamenik ez diote egin Baionan Seaskako ordezkariak burutzen ari diren protestari ez da azterketak euskaraz egiteko eskubideari.

Atzo, EH Baiko departamendu kontseilaria den Iker Elizalde hurbilldu zen Seaskako eragileek okupatu duten egoitzara.

Gaur, bestalde, ezkerreko mugimendu abertzaleak adierazpena zabaldu du sare sozialen bidez.

Nikolas Blain EH Baiko bozeramaleak salatu du Seaskaren guraso, ikasle eta irakasleen aurka frantses Poliziaren aldetik joan zen asteazken arratsaldean pairatu zuten bortizkeria.

Hauteskunde legegileen bigarren itzuliaren atarian azterketak euskaraz egin ahal direla bermatzeko «neurri zehatzak» eskatu ditu Blainek.