JUL. 23 2022 - 09:30h
U23: Horrela kontatu dizuegu zuzenean Ipar Euskal Herriko blokeo eguna
Gobernu frantsesak euskal presoen auzia desblokeatu dezan aldarrikatzeko, Ipar Euskal Herri osoa blokeatzeko eguna antolatu dute Bake Bideak eta bake ekintzaileek. NAIZek zuzeneko jarraipena egin dio mobilizazio erraldoi honi.
[Zuzenekoaren kaxa handiago ikusteko, klikatu hemen]
Hainbat ekintzaile, Bokale eta Baiona arteko trenbidean. (Jon URBE | FOKU)
Jean Rene Etchegaray lehendakaria, suprefekturan, beste hautetsi batzuez inguratuta, atxilotuen askatasuna exijitzeko elkarretaratzean. (Bob EDME)
Trenbidearen errailetara lotu dira ekintzaileak. (Jon URBE | FOKU)
Baionako Maréchal Soult etorbidean ezarri duten blokatzea. (Bob EDME)
Biarrizko aireportuaren pista ere blokeatu dute, goizean goiz, sei bakegilek. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Polizia, Biarrizko aireportuan zeuden bakegileak atera nahian. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Aireportura sartzeko hesiaren gainetik salto egin duten unea. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Biarrizko aireportuaren sarreretan kontrolak ezarri ditu frantses poliziak. (Bod EDME)
Ekintzaileek Baionan ezarri duten blokatzea. (Bob EDME)
Polizia frantsesa trenbidera lotu diren ekintzaileak sakabanatzera agertu da. (Jon URBE | FOKU)
Bi agente bakegileek elkarri lotzeko erabili duten sistema beatzen. (Jon URBE | FOKU)
Bokale eta Baiona arteko trenbidea blokatu duten ekintzaileak atxilo eraman ditu Poliziak. (Jon URBE | FOKU)
Beste irudi bat Baionatik. (Bob EDME)
Espainiar poliziak, gizon bat galdekatzen Biarrizko tren geltokian, espainiar agenteen begiradapean. (Bob EDME)
Espainiar poliziaren ibilgailuak, Biarrizko tren geltokiaren atarian. (Bob EDME)
Biarrizko Marcel Dassault etorbidea, aireporturako bidean, blokatua. (@Artisans_Paix)
Blokatzea Getarin. (@Artisans_Paix)
Donibane Lohizune eta Ziburu batzen dituen zubia ere moztu dute. (@Artisans_Paix)
Traktore baten laguntzarekin egin dute mozketa Azkainen. (Mikel IRASTORZA | KAZETA.EUS)
Polizia espainiarra ere parte hartzen ari da blokeoaren eguneko operazioan. (Bob EDME)
Agente espainiar bati esku-orri bat eman dio manifestari batek. (Bob EDME | FOKU)
Beste mozketa bat: Pinodietako lepoan, Ezpeletan, Dantxarinearako bidean. (@Artisans_Paix)
Poliziaren presentzia nabarmena izanik ere, bidea moztea lortu dute Pausun. (@Artisans_Paix)
Hendaia, Urruña eta Ziburu lotzen dituen Erlaitzako errepidea ere moztuta, traktore baten laguntzaz. (NAIZ)
Jakes Esnal eta Jon eta Unai Paroten etxeratzea galdegin dute manifestariek. (Bob EDME)
Mozketa Donibane Garazin. (KAZETA)
A63 autopista ere moztu dute Ipar Baiona eta Hego Baiona irteeren artean. (Aritz LOIOLA)
Errepideak moztu dituzte Ipar Euskal Herriko hainbat puntutan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Egurra, pneumatikoak... behar zutena erabili dute bakegileek errepideak mozteko. (Bob EDME)
Polizia frantsesa, ekintzaile bat atxilo eramaten. (Jon URBE | FOKU)
Agente andana trenbidean, bakegileak bertatik kanporatzeko. (Jon URBE)
Aireportu eta trenbidearen ondotik, autopista laburki trabatua izan da. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Kotxeak geldirik A63 autopistan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Jendarmeriak manifestariak autobidetik atera ditu. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Autopistaren irudi gehiago poliziak agertu direnean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Prefeturak 26 atxilotu daudela jakinarazi du. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Angeluko parkeko suhiltzaile bat, manifestariak agurtzen. (Bob EDME)
Enbor bat ere baliatu dute bidea mozteko. (Bob EDME)
Euskal presoen aldeko ekimena. (Aritz LOIOLA | FOKU)