INFO

Gernikak Keyona Hayesekin itxi du taldea eta Maimouna Diarra pibota fitxatu du Araskik

Bizkaitarren zazpigarren fitxaketa luinvent DVTK Miskolc talde hungariarretik dator eta gasteiztarren barruko erreferentzia berriak Logroñoko Campus Prometen jokatu zuen aurreko denboraldian.

Keynona Hayesen fitxaketarekin taldea itxitzat eman du Gernikak. (LOINTEK GERNIKA)

Euren taulapeko jokoa indartzeko fitxatutako jokalari berriak fitxatu dituzte Lointek Gernika eta Kutxabank Araskik; Keyona Haynes hegal-pibot estatubatuarra bizkaitarrek eta Maimouna Diarra pibot senegaldarra gasteiztarrek.

Kalitatearen aldeko apustua egin dute Malostekoek euren datorren denboraldiko taldea ixteko lotutako zazpigarren fitxaketarekin. Aluinvent DVTK Miskolc talde hungariarretik dator Haynes, 22,1 puntu, 9,7 errebote eta 2.3 asistentzia lortu ditu bataz beste ligan eta 23,7 puntu eta 12,7 errebote EuroCup Womenen.

Hegal-pibota Miamiko unibertsitatean hazi zen, baina Minnesota Lynxeko trainning campean egon arren, ezin izan zuen tokirik egin WNBAn. Europan probatu zuen orduan, Frantzian, lehenengo AS Villeurbanne taldean eta gero bigarren mailako Charnay Basket Bourgognen. 2018/2019 denboraldian lehen mailarako igoera lortu zuen txapelketako jokalaririk onenaren saria jasoz. Hungariara egin zuen jauzi gero, lehen denboraldian ZTE Noi Kosarlabda Klubera, ostean Ludovika-FCSM Csata Budapesten, baina denboraldi erdialdean Aluinvent DVTK Miskolcenek fitxatu zuen. Lau aldiz asteko jokalari onenaren saria jaso zuen bertan, txapelketako atzerritarrik onena ere izendatu zuten eta txapelketako bostekorik onenean sartu.

Keyona Hayesen fitxaketarekin Lointek Gernika Bizkaiak hamaika jokalari ditu 2022/2023 denboraldirako: Keyona Hayes, Sofia da Silva, Julie Wojta, Andrijana Cvitkovic, Nogaye Lo, Laura Spreafico, Marta Alberdi, Sandra Ygueravide, Itziar Ariztimuño, Rosó Buch eta Gabija Meskonyte.

Barruko erreferentzia

Kutxabank Araski ere aldaketa dezente egiten ari da hastear den denboraldiari begira eta Maimouna Diarra izango da Made Urietaren aginduetara izango den baieztatutako zortzigarren jokalaria. Senegaleko pibota Logroñoko Campus Promete taldetik fitxatu dute taldearen barruko erreferentzia izan dadin, azken urtean Emakumezkoen Endesa Ligan erreboteatzailerik onenetako bat izan ostean.

Azken denboraldian 8,6 puntu eta 8,1eko bataz bestekoak izan ditu Logroñon, partidako 20 minutu jokatuta. Logroñoz harago, txapelketa ondo ezagutzen duen jokalaria da, aurretik San Adria, Clarinos, Zamarat eta Arxil taldeetan ibilitako baita.

Nazioartean ere esperientzia handia pilatutako jokalaria da 31 urteko jokarlaria aurretik Frantziako Montpellierren eta WNBAko Los Angeles Sparks taldeetan aritutakoa baita. Azken talde honekin, gainera, 2017ko WNBAko finala jokatu zuen. Gainera bere selekzioarekin ere sarri jokatzen du eta Senegalekin Rioko Joko Olinpikoetan ere jokatu zuen, baita Afrobasketen zenbait domina eskuratu ere.