Kontxara sailkatzeko beldurra kontrolatzen dakitela erakutsi beharko da lehenik
Gauza bakarra dago argi, 2022ko Kontxako Banderaren irabazlea ez dela iazkoa izango, Santurtziri ez baitzaio izena eman laga azkenean. 24 ontzik hartuko dute parte asteazken honetan eta 19, berriz, izango dira istegunean, emakumeen artean.
«Beldurraren estropada» esan ohi saio Kontxako Banderaren sailkapen estropadari. Normalean ez da beste munduko sorpresarik gertatzen, baina partehartzaileak, batez ere gero hurrengo bi igandeetan zerbait egiteko hautagaiak badira, beldurrak airean egon onhi dira. Azken baten beldurra izatea eta beldurtuta egotea libre da; kontua beldur horrek geldiarazita eta ez aurrera ez atzera lagatzea, Donostiarrarekin batera Kontxan egongo diren aurreneko zazpi postu horietatik at.
Beldurra baino amorrua izango da Santurtziko «Itsasoko Ama»–ri dagokionez. 2021ean Kontxako Bandera eskuratu zuen, Hondarribiak hiru urte segidan ezarritako tirania apurttzea erdietsiz. «Ama Guadalupekoak» zeresanik izan zuen, hala ere, «Soteraren» garaipen hartan, aurreneko eguneko denbora zigorra ezinbesteko izan baitzen traineru bizkaitarraren alde. Alabaina, esan bazala, Nurten ez du parterik hartuko, ezin izan baitu izenik eman, eta antolakuntzak ez dio «akats formal» hau konpontzeko aukerarik eman, Santurtziri izena ematen lagaz gero, beste norbait zerrendatik atera beharko litzatekeela argudiatuta. Beraz, 2022ko Kontxako garailea ez da iazkoa izango; hori behintzat badakigu.
Bi multzotan
Bada, beldurra ez da mundu guztian berdin banatuko, baina itxaropen apurren batekin, honako 24 ontziak triko dira arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Ares, Arkote, Bueu, Cabo, Castro, Castropol, Deusto, Getaria, Hibaika, Hondarribia, Kaiku, Lapurdi, Lekittarra, Mutriku, Ondarroa, Orio, Pedreña, Samertolameu, San Juan, San Pedro, Urdaibai, Zarautz, Zierbena eta Zumaia.
Ohikoa den moduan ere, A eta B multzoetan banaturik bingo dute arraunean 24 traineruek. A multzoari dagokionez, Urdaibai, Cabo, Bueu, Ares, Getaria, Kaiku, Lekittarra, Hondarribia, Ondarroa, Orio, San Pedro eta Zierbena; hau da Eusko Label Ligako aurrenekoak eta datorren urean gorengo mailara igotzekotan diren ontziak. B multzoan berriz, gainontzekoak: Arkote, Castro, Castropol, Zumaia, Deusto, Hibaika, Lapurdi, Mutriku, San Juan, Samertolameu, Pedreña eta Zarautz.
Emakumeen dagokienez, A multzoan Euskotren Ligako Orio, Arraun Lagunak eta Tolosaldea ariko dira, Galiziako Cabo da Cruz, Chapela eta Tiranekin batera, guztiak ere datorren urtean elitean aritzeko puntuan daudenak. Aldiz, B multzoan Zarautz, Hernani, Castro, Castropol, Perillo, Rianxo, Mugardos, Ondarroa eta Portugalete ariko dira.
Jon Elortegi, Txapas, Zierbenako entrenatzailea da beldurrik handiena sentitu behar duen pertsonetako bat, denboraldi osoan aurreneko zazpi edo zortzi onenen barruan sartu eta atera ibili delako denboraldi osoan. «Galipoek» aukera badute zazpi onenen artean sartzeko, aldez aurretik sartutzat espero eta jo daitezkeen Urdaibai, Hondarribia edo Oriorekin batera, eta inguruan beharko luketen Getaria, Kaiku edo Caborekin batera, Ondarroa eta Lekeitioko Isuntza erabat ahaztu gabe. «Gogotsu gaude eta urduritasun puntu batekin. Gu geu irregulartasun handiarekin gabiltza azken aldian, baina oso gogotsu gaude hala ere», dio Zierbenako prestatzaileak.
«Zapatuan estropeada kaxkarra egin genuen, baina nik uste udako momenturik onenean gaudela uste dut, baina hori uretan erakutsi behar da. Maila polita mango dugulakoan nago behintzat», dio, «beti sorpresak egoten» direla ohartaraziz, nahiz eta «galipoen» entrenatzaileak bere ontzia Kontxako onenen artean ikusteko baduen ustea eta itxaropena.
Azken orduko araua
Bestalde, Bestalde, azken estropadetan nabigagarritasunean eragina omen duen binilozko ehun bat erabili dute hala Urdaibaik nola Hondarribiak. Ontziaren azpian jartzen omen da binilo moduko hori eta Kontxako banderaren antolakuntzaren arabera, partehartzaileen arteko «berdintasun baldintzak» urratzen ditu.
Bada, antolatzaileek eta aipatu bi klubek akordioa senatu dute ez sailkapen estropadan ezta, Kontxako Banderaren lehiarako sailkatuz gero, hurrengo bi igandeetan ez dutela ehun hori izola ere erabiliko. Esan gabe doa gainontzeko lehiakideetzat ere balio duela akordio honek eta, hala, hitzartutakoa beteko ez balute, berehalakoan lehiaketatik egotzi egingo lituzketela.
Itxura denez, orain arte Kontxako arautegian ez zegoen halakorik inon ere idatzita, ezta Euskadiko Arraun Federazioan ere, baina bai nonbait FISA Espainiako Federazioan. Bada, Kontxako Banderaren antolakuntzak badaezpadako erabaki honekin balizko helegiteak saihesteko bidea hartzea erabaki du. Arraunak, eta arę gehiago Kontxako Banderą, bestela ere nahikoa eztabaida berez piztuen duelako, gaur arratsaldeko «beldurraren estropadatik» bertatik hasita.
Nabigagarritasunean eragina omen duen binilozko ehun bat erabili dute hala Urdaibaik nola Hondarribiak. Ontziaren azpian jartzen omen da binilo moduko hori eta Kontxako banderaren antolakuntzaren arabera, partehartzaileen arteko «berdintasun baldintzak» urratzen ditu.