INFO

Fagorrek Herrigintza programaren laguntza jasotzeko deialdi berria zabaldu du

Fagor Taldeak urteko irabazien parte bat gizarte funtsera bideratuko du, eta diru hori Euskal Herria hobetzeko xede duten hiru proiektuei emandio diote. Egitasmo hautagaiak aurkezteko izen-ematea zabaldik dago.

Bizipoza elkarteak jaso zuen iaz Fagorren laguntzetako bat.

Fagor Herrigintza lankidetza programa berria abiarazi du Fagor Taldeak, euskal gizartean sortutako ekimenak elkarlanean aritzea ahalbidetzen duena. Honen bidez, Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun berritzailea ematen saiatzen dira, parte hartzen duten proiektuen bitartez.

Euskal Herriko irabazi asmorik gabeko eragileei zuzenduta dago eta kooperatibaren interes publilkoko beste helbu batzuetarako funtsetik jasoko du finantzazioa; izan ere, hiru dirulaguntza eskaintzeko intentzioa dute deialdi bakoitzean gizarte hobeagoa eraikitzeko xede duten egitasmoak babesteko (60.000 euro, 40.000 euro eta 20.000 euro).

Laguntza eskuratzera hautagai izateko hainbat gai lehenetsiko dituzte, Fagor 2030 iraunkortasun estrategiaren baitan kokatzen direnak. Adibidez, baloratuko dira honako puntuak lantzen dituzten egitasmoak: genero berdintasuna, energia eskuragarri eta es kutsatzailea, herri eta komunitate jasangarriak, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, klimaren aldeko ekintzak, eta helburuak lortzeko itunak.

Irailaren 30era arte

Dirulaguntza jasotzeko deialdia zabaldik dago, eta interesa izan dezaken proiektu bat duenak izena eman dezake webgune honetan (irailaren 30era arte). Egitasmo irabazleak Fagor Taldeko kooperatibetako kideek erabakiko dituzte. Lehenik, irizpide batzuk jarraituz 10 proiektu pasatuko dira azken fasera, lortutako puntuen arabera, eta abenduan aukeratuko dira hiru irabazleak, bozka bidez.

Urtero bezala, Fagor Taldeak bere irabazien %12 bideratuko du gizarte funtsera, gizarte ekimenak laguntzeko. 2021ean laguntza jaso zutenak Bizipoza (30.000 euro), Errigora (25.000 euro) eta Gureak-en Pauso Berriak proiektuak (12.000 euro) izan ziren.