INFO

This browser does not support the video element.

«Ea denak laster etxean dauzkagun», Urdaibaiko arraunlariaren mezu ozena

Euskal presoak gogoan izan ditu Urdaibaiko arraunlari batek ETB-1ek zuzenean eginiko Kontxako estropadaren emisioan, eta aldeko mezu ugari jaso du keinuak sare sozialetan.


«Badakit hau pertsona bat Zaballako espetxetik ikusten egongo dela. Iurgi Garitagoitiarentzako besarkada estu bat eta ea denak laster etxean dauzkagun». Hogei bat hitz eta hamabi segundu baino ez dira izan, baina oihartzun handia izan du mezuak, bai igande eguerdian ETB-1eko zuzeneko emisioaren bidez bai eta gero sare sozialen bitartez.

 

Kontxako Bandera irabazi duen Urdabaiko traineruaren Iñaki Goikoetxea arraunlariak zabaldu du aldarrikapena, Sara Gandara kazetariak eginiko galderei erantzunez. Honekin euskal presoen etxeratzeak gizartean duen atxekimenduaren seinale eman du kirolariak.

Pozik eta harro hartu dute mezua dozenaka txirolarik. Adibide batzuk:

 

 

Lagun presoa telebistaren bestaldean egongo zela nabarmendu du arraunlariak eta zentzu osoa du aipamenak. Izan ere, euskal presoentzako urteroko Donostiako Kontxako emisio hau ezinbesteko hitzordu bilakatu da urteetan zehar, espainiar espetxeetan oso urrun zeudenean batez ere. Arraun lehiaketa nagusia kate espainiar baten jasotzen zela eta, beraientzat tarte txiki batez euskal giroa eta Donostiako pasaia ederrez gozatzeko aukera ematen zuen emanaldiak. Orain gehienak Euskal Herriko espetxeetan direla, ETB-1aren bitartez ikusi ahal izan dute igandeko estropada.

Goikoetxeak oroitu duen presoa, Iurgi Garitagoitia Salegi, santutxuarra da eta 2009. urtean atxilotu zuten. Geroztik espetxean da.