INFO

Hernani eta Hondarribia futbol taldeek jokalari baten aurkako oihu arrazistak salatu dituzte

Hernani eta Hondarribiko futbol taldeek joan den asteburuan jokalari batek jasotako oihu arrazistak salatu dituzte.

Asteburuan jokatutako partidaren irudia. (CD Hernani)

Hondarribia eta Hernani futbol taldeek elkarrekin salatu dituzte iragan asteburuan Hernaniko Zubipe zelaian jokatutako partida batean jokalari baten aurka egindako oihu arrazistak.

Bi klubek elkarrekin zabaldutako ohar batean gertatutakoa salatu dute, eta argi utzi dute euren instalazioetan ez dutela «horrelako jarrerarik» onartuko.

Bide batez, horrelakorik berriz ez gertatzeko bi taldeek «lanean jarraituko dutela» baieztatu dute, «Gure instalazioak leku seguru bat izan daitezen bertan dagoen jende guztiarentzat».

Hondarribia Fulbol Elkarteak eskerrak eman dizkio Hernaniko taldearen zuzendaritzari, gertatutakoa jakin bezain laster talde bidasotarrarekin harremanetan jartzeagatik, bere futbol zelaian entzundako oihuengatik barkamena eskatzeko.