Ion Kepa Parot, Maddalen Arzallus, EiTB eta Streisand efektua
32 urteko espetxealdia amaitu zuela-eta, Ion Kepa Paroten inguruan kantatu zuen Maddalen Arzallusek Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan. EiTBk webgunetik ezabatu du edukia, baina horrek bere oihartzuna handitu besterik ez du egin.
Zentsuraren bidez eduki bat isilarazi nahi duenak kontrako emaitza lortzen duenean gertatzen den fenomenoari deitzen zaio Streisand efektua. Estali nahi izan denak interneten duen oihartzuna biderkatu egiten da hura betatzeko erabakiaren ondotik.
Horixe da hain zuzen azken orduotan EiTBri gertatu zaiona. 32 urteko espetxealdiaren ondotik ostegun goizean Mureteko kartzelatik atera zen Ion Kepa Paroten inguruko bertso bat kantatu zuen Maddalen Arzallusek Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan egiten duen kolaborazioan.
«Zer da 32? Bizitza bat, bizitza bi? Azkenerako krisketa kendu zaio ateari... Nahiz eta dena ez den argi eta zalantzaz naizen ari, ea etxea senti dezakeen ilunpeko kabi», hitzekin amaitzen zen Arzallusek gitarra eskutan hartuta kantatutakoa.
Ohi bezala, EiTBk webgunean eskegi zuen kolaborazioaren bideoa, baina kasu honetan, ordu batzuren buruan desagertu egin zen. Hala ohartarazi zuten hainbat erabiltzailek sare sozialetan.
Ematen du Maddalen Arzallusen bertsoak kendu dituztela eitb-ren webgunetik.
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) October 15, 2022
32 / Ion Paroten kartzelaldia@eitbtaldea https://t.co/2u4d27z0SS
Faktoria saioaren Twitter kontuaren jarduna ere mugatuta ageri da, eta horrek pentsarazten du salaketa kopuru handia jaso duela.
EH Bilduren Mahai Politikoko bozeramaile Unai Urruzunok adierazi du «EitbNet-eko zuzendaritzako kide baten aginduz» kendu dutela eduki hori. Koalizioak hilaren 25ean egingo den EiTBren administrazio kontseiluaren bileran azalpenak eskatuko dituela ere aurreratu du Urruzunok.
Bai.
— Unai Urruzuno (@uurruzuno) October 16, 2022
Maddalen Arzalluz zentsuratu dute. Momentuz esan dezakegu EitbNet-eko zuzendaritzako kide baten aginduz izan dela.
Euskadi Irratiaren tuiter kontua ere zentsuratu dute.
EH Bilduk guztiaren gaineko argipena eskatuko du. Urriak 25eko Administrazio Kontseiluan zehazki.
Nolanahi ere, Arzallusen bertsoa zentsuratzeko saiakerak berehalako erantzuna izan du sarean, baina ez hura ezabatzeko erabaki hartu dutenek espero zuten zentzuan. Izan ere, biderkatu egin da bere hedapena eta ez dira gutxi hura isilarazi izana salatu dutenak.
Ez naiz oso bertsozalea, baina Maddalen Arzallusen ahotsa ikaragarri polita da, horregatik pena da webgunetik bideo hau erori izana. Zorionez hemen bere ahots garbiaz goza dezakezue. https://t.co/ikGLZDtR3J
— Ane Lindane (@AneLindane) October 16, 2022
🧐 @EITBofiziala webgunetik Maddalen Arzallusek egindako bertso kantatu hauek desagertu dira.
— Mikel Arreseigor Astibia (@MikelArreseigor) October 16, 2022
Kasualitatea ote 🤔?
Zabaldu dezagun lau haizetara‼ pic.twitter.com/y0tu1I5Sfo
Maddalen Arzallus > Barbra Streisand pic.twitter.com/JANdhRPoqZ
— @ErreHarria #ANkerkeriariSTOP 🇵🇸 (@Erreharria1) October 16, 2022