INFO

This browser does not support the video element.

Onddoen hazkuntza prozesu ikusgarria bideoan jaso du Iro Landaluzek

Abadiñoko Mendiola auzoan jarritako kamera batzuekin grabatu du Iro Landaluze mikologoak onddoak nola hazten diren erakusten duen bideo ikusgarria.


Egutegiaren arabera udazkenean bagaude ere, leihotik begira ikusten dugun panoramak antz askoz handiagoa du udarekin: tenperatura altuak erakusten dituzten termometroak, mauka motzak, sandaliak...

Nolanahi ere, onddo sasoian gaude eta gutizi preziatuak ez dio hutsik egin aurtengo zitari. Hori aprobetxatuta, Iro Landaluze mikologo abadiñarrak kamera hartu eta Mendiola auzoan irudi ikusgarriak grabatu ditu: gau eta egunez erakusten digu nola hazten diren onddoak.