Zer saritzen da bertso batean, eta zer zigortu?
Karlos Ibarguren aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaileen taldeko kidea da. Finala gertu dugula baliatuz, txapelketako epaileen irizpideak ezagutu nahi izan ditugu. Ibargurenek master class bat eman digu KulturHaria saioan.
This browser does not support the audio element.
Ariketa praktikoa egin dugu Karlos Ibargurenekin eta epaile baten azalean jarri gara. Ibarguneren esanetan aurrera segitzeko bada argitzeko puntu interesgarri bat: epaileen irizpideetan argi dago zer hobesten den eta zer zigortzen den, «baina ez da agertzen zein kantitatean hobestu edo zigortzen den hori», epaile bakoitzaren araberakoa da.
Bertsoa bat-bateko komunikazio-ekintza da. Horratx, bertsoak epaitzerako orduan buruan izan beharreko urrezko legea. Eta bigarren oinarrizko legea: emozioak sortzen dituen ekintza da bertsoa. Alegia, bertsoa bat-batekoa da eta puntuazioa jartzeko ekintza ere bai. Bi premisa horietatik abiatuta ekin diogu solasaldiari Karlos Ibarguren epailearekin.
Testuinguruak eragina du, jakina, epaitzerako orduan. Zer esanik ez subjektibitateak. Baina epaileek hainbat irizpide dituzte oinarri eta helduleku. Hainbat elementuri erreparatzen diete irizpideek: gaiari, hizkerari, neurriari, errimari, oinari, baliabide paratestualei, denborari, doinuari... Ibargurenekin batera aztertu ditugu KuturHaria saioan, zer saritu eta zer zigortzen den hobeto ulertzeko asmoz.