Ilargi egutegiko zeinu gisa deszifratu dira duela 20.000 urteko marrazkietako markak
Ikertzaile talde batek ondorioztatu du kobazuloetako marrazkien ondoan ikusten ziren marren eta puntuen irudiak lotura duela ilargi egutegiarekin, eta animalia bakoitza noiz ugaltzen den esaten duela.
Antzinako kobazuloetako marrazkietan ikusten diren marken esanahia idazketa goiztiarraren ebidentzia gisa deszifratu da, uste zena baino 14.000 urte lehenagokoa da, gutxienez. Ikerketa berri baten arabera, Izotz Aroko ehiztari-biltzaileek marrak eta puntuak erabiltzen zituzten animalia harrapakinen marrazkiekin batera, animalia horien portaerari buruzko informazio sofistikatua erregistratzeko eta partekatzeko, duela 20.000 urte gutxienez.
Orain arte, arkeologoek bazekiten kobetako hormetan eta azken Izotz Aroko objektu eramangarrietan dauden lerro, puntu eta bestelako marken sekuentzia horiek nolabaiteko informazioa gordetzen zutela, baina ez zekiten zer esanahi zuten.
Gaur egun erreferentziatzat hartzen diren animalien jaiotza-zikloak erabiltzean, taldeak zehaztu ahal izan du Izotz Aroko animaliekin lotutako marken kopurua, ilargiko hilabete bakoitzeko, noiz ugaltzen ziren adierazten zuen erregistro bat zela. 'Y' zeinuari marrak gehitzerakoan hilabeteak zenbatzen zituztela eta animaliek noiz erditzen zuten kontatu ahal zela frogatu ahal izan dute.
Lantaldearen lanak erakusten duenez, sekuentzia hauek agerpen eta erditze denboraldiak erregistratzen dituzte eta estatistikoki korrelazio esanguratsua aurkitu zuten marka kopuruaren, 'Y' zeinuaren posizioaren eta animalia modernoak agertu eta erditzen diren hilabeteen artean, hurrenez hurren.
Marka hauek Europa osoko haitzuloetako hormetan eta objektu eramangarrietako 600 irudi baino gehiagotan aurkituak izan dira. Zenbakizko informazioa erregistratzen dutenez eta egutegi bati erreferentzia egiten diotenez, ezin dira «idazkera» deitu zentzu piktografiko eta kuneiformean, ezta Sumerian K. a. 3400 urtetik aurrera sortu ziren idazkera goiztiarreko sistema ere.
«Proto-idazkera»
Aurkikuntza egin duen taldeak, proto-idazketa sistema gisa aipatzen ditu, Ekialde Hurbileko Neolitikoan gutxienez 10.000 urtez sortu zirela uste den fitxetan, oinarritutako beste sistema batzuen aurrekoa.
Ikerketa Cambridge Archaeological Journal-en argitaratu zen, eta ikertzaile independente batek zuzendu zuen, Ben Baconek. Durhamgo Unibertsitateko Paul Pettitt (Arkeologia Departamentua) eta Robert Kentridge (Psikologia Departamentua) irakasleak biltzen zituen talde txiki batek ere hartu zuen parte ikerketan.
Pettitt eta Kentridge irakasleek elkarrekin lan egin dute paleopsikologia bisualaren alorrean, hau da, giza ikusizko kulturaren garapen goiztiarrenaren oinarri den psikologiaren ikerketa zientifikoan. Eta beren elkarlanerako trebetasunak baliatu zituzten taldearen datuak aztertzeko, Durhamgo Unibertsitateak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Azterketak, duela milaka urte lehen aldiz erregistratutako informazioa deskodetzeaz gain, erakusten du Izotz Aroko ehiztari-biltzaileak izan zirela egutegi sistematiko bat eta markak erabiltzen lehenak. Eta egutegi horren barruan gertaera ekologiko nagusiei buruzko informazioa erregistratzen zutela.
Sinbolo horietako batzuen esanahia deszifratu dezaketela frogatu ondoren, taldeak lanean jarraitzea, eta sinbolo gehiago aurkitzeaz gain, oinarri kognitiboak eta Izotz Aroko ehiztari-biltzaileek baloratzen zuten informazioa ulertzen saiatzea espero du.