INFO

This browser does not support the video element.

Gazte Topagunearen bigarren egunaren laburpena, bideoan

Ernaik antolatutako Gazte Topagunea aurrera doa. ‘Bizitzeko modu bat’ lelopean. Hona hemen bigarren egunaren, ostiralaren, laburpen bideoa.


Ostiralarekin bigarren eguna osatu dute Gazte Topagunean bildu diren milaka gazteek. Lehen egunean bezala, eguraldia izan zuten lagun eta 1.600 pertsona baino gehiago bildu ziren gazte bazkarian.

Lehenengo hitzaldiak hasi bezain laster iritsi ziren gazteak akanpalekutik. Wazemank esketxen maratoiarekin eta Xake txapelketarekin eman zioten hasiera egunari, eta gazte sortzaileen azokak bete zuen Elorrioko plaza. NAIZ Guneko karpa ere bete egin zen Z belaunaldiaren inguruko mahai-inguru zentralerako, eta karpatik kanpoko eserlekuetan bilatu behar izan zuten gazte batzuek tokia.

1990eko hamarkadaren bigarren erdian eta 2000ko hamarkadaren lehenengo erdian jaiotakoak dira Z belaunaldikoak, eta mahai-inguruan belaunaldi hori ezaugarritzen duten faktoreez, testuinguruaz eta borroka estrategikoaez jardun ziren. 

Horren ostean Andoni Ollokiegik girotu zuen Elorrioko plaza, eta herri osoa jarri zuen dantzan. Aldi berean, Arriola antzokian Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiak ikuskizuna eskaini zuten; antzokia ere bete egin zen.

Bazkal ondorena bertso saioak girotu zuen, haibat belaunalditako bertsolariekin. Aldi berean, herriko beste hainbat txokotan hitzaldi eta tailerrak izan ziren.

Arratsaldean ekitaldi politikoa egin zuten, «Hamar urtez Ernai» lelopean, eta ondoren elektrotxarangak zeharkatu zituen Elorrioko kaleak, kontzertuak egiten diren gune handiraino: Liher, Su ta Gar, Zetak, Hofe, Ezpalak, S.A eta bestek girotu zuten gaua goizaldera arte.