INFO

Basoen jasangarritasuna eta digitalizazioa erdigunean, Baskegur Egunean

Euskal Autonomia Erkidegoko Egurraren Elkarteak Baskegur Eguna burutu du ostegun honetan Zamudion. Bertan, basoen kudeaketaz eta hauen uztea eragozteko beharraz aritu dira parte hartzaileak. Horretaz gain, ‘Ñupi’ pertsonai interaktiboa aurkeztu dute ekimenean.

Baskegur Egunaren hasiera ekitaldia, Federico Saiz eta Oskar Azkarateren eskutik. (Baskegur)

Baskegur Eguna antolatu ostegunean du EAEko Egurraren Elkarteak Zamudioko Teknologia Parkean. Bertan hainbat ekimen, eztabaida eta aurkezpen egon dira, basoen kudeaketa jasangarria eta Europan sarean aurrera eramaten duen lanaren inguruan. Bertan bildu dira baso eta egur sektoreko profesionalak.

‘Gure Basoak, Gure Zura, Gure Etorkizuna’ da egun honen leloa. Ekitaldian etorkizuneko erronkei buruz aritu dira sektorearekin zerikusi duten hainbat eragile; horien artean, baso-jabeak, egurraren industria eraldatzaileak eta administrazioaren ordezkariak. Horretaz gain, egun dituzten zailtasunak adierazteko aukera ere izan dute.

Federico Saiz Baskegurreko presidenteak ireki du ekitaldia eta bereziko garrantzia eman nahi izan dio sektorearen lanaren garrantziari. Baita egun horrek sektorearen topagune gisa duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Geroago Oskar Azkaratek, EAEko Egurraren Elkarteko Zuzendari Nagusiak, 2022ko eta aurtengo errepasoa egin du.

Azkaratek egurrezko eraikuntzaren sustapenari lotutako nazioarteko erreferentziazko proiektuetan izandako parte-hartzea; ekoizpen-prozesuen digitalizazioa; eta Europako enpresa eraldatzaileetara iristen den egurraren jatorriko bermea azpimarratu ditu. EAEn sektorea horrelako indarra hartzeak, ingurumena zaintzen ez duten herrialdeengan duten dependentzia murriztea dakarrela ere aipatu du.

Ñupi pertsonai interaktiboa, tresna gisa

Horretaz gain, aurten sektoreak digitalizazioaren erronkari eutsi dio. Ekitaldian bertan Ñupi izeneko pertsonai interaktiboa aurkeztu dute. Honen bitartez modu birtualean gizarteari gerturatzea eta sektorearen inguruko informazioa eskaintzea bilatzen dute. Ñupik baso-jabetzaren zeregina, mendian egiten diren lan eta bertoko 0 km-ko egurrari esker lortzen diren produktuen inguruan arituko da.

Sektoreak ere garrantzia eman nahi izan dio gazteek bere jarduna ezagutzeari. Hori dela eta, eskoletan lantzeko dibulgazio materiala sortzeaz gain sare sozialetan eta hedabideetan kanpaina garatu dute; jendeak sektorearen jarduna ezagutu ahal izateko.

Eztabaidarako ere tartea izan dute ekitaldiko parte hartzaileek; bereziki, Baskegurreko eta EAEko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko ordezkariek basoen uztea eragozteko hartu beharreko neurrien inguruan eztabaidatu dute. Baita nazioarteko harremanen garrantziaz eta bere jarduna era jasangarrian aurrera eramateko moduen inguruan ere hausnartu dute Baskegur Egun honetan.