Eibarrek beste bi jokalari fitxatu ditu: Leitner eskuin alboko atzelaria eta Kakounan erdilaria
Logroñotik etorri dira Annelie Leitner (Austria, 1996) eta Amani Kakounan (Boli Kosta, 1997) jokalariak. Bi denboraldietarako sinatu dute armaginekin. Klubak nabarmendu du «fisikoki oso indartsuak» direla. Eibarrek jada hiru fitxaketa egin ditu datorren sasoian lehen mailan jokatzeko.
Orain dela bi egun Eibarrek iragarri zuen Nati Cano aurrelaria fitxatu zuela. Sasoiko lehena izan zen. Bada, atzo eta gaur artean, beste bi jokalari ekarri dituzte. Annelie Leitner (Austria, 1996) eskuin alboko atzelaria eta Amani Kakounan (Boli Kosta, 1997) erdilaria. Bi denboraldietarako sinatu dute eta Logroñotik etorri dira. Armaginekin batera, Errioxako taldeak bigarren mailan jokatu zuen pasa den sasoian.
Leitnerri buruz klubak nabarmendu du «ibili handikoa» eta «fisikoki oso indartsua» dela. Horrez gain, adierazi du eskuin alboan jokatzeaz gain, ezkerrean ere egin dezakeela. Pasa den denboraldian ligako 30 partida jokatu zituen Logroñorekin, guztira 2.662 minutu. Gol bat eta lau goleko pasa egin zituen.
💣 OFICIAL | OFIZIALA 🔥
— SD Eibar (@SDEibar) July 6, 2023
Annelie Leitner, segundo refuerzo para el equipo femenino
Ongi etorri! @annelieleitner 😃#BetiArmaginak
Kakounanek 26 urte ditu eta jokalari indartsua da. Klubetik azpimarratu dute «gaitasun fisiko handia» duela, defentsako buruz-burukoetan «indartsua» dela, eta erasora jotzeko ere ohitura duela, aurkariaren areara iritsita. Boli Kostarekin ere jokatu izan du, eta Logroñorekin ligan 2.400 minutu jokatu ditu, eta lau gol eskuratu.