INFO

Carmen Arroyo: «Bera Berak deitu zidanean, ez nuen zalantzarik izan»

Hurrengo bi denboraldietarako fitxatu du Super Amara Bera Berak 19 urteko hegaleko espainiarra, Motive.co Gijon taldetik datorrena. Uda betea izan duen arren, ostegun honetan bere aurkezpena burutu du. «Ikastera» eta «jokalari bezala garatzera» iritsi da Donostiara.

Carmen Arroyo, bere aurkezpenean. (@BERA BERA)

Super Amara Bera Bera taldeak Carmen Arroyo 19 urteko hegalekoa aurkeztu du asteazken goizean Ammma Donostia Zentroan. Ciudad Realen jaiotako jokalari gaztea, Motive.co Gijon taldetik fitxatu berria, «oso pozik eta ilusio handiz» agertu da bere aurkezpen saioan. Hurrengo bi denboraldietan Imanol Alvarezen aginduetara izango da Gaztela Mantxako hegalekoa, eta pozarren azaldu da. «Deitu zidatenean ez nuen zalantzarik izan, Bera Berari baiezko argia zen», azpimarratu du.

Jokalariak uda luzea izan du, lehen kontzentrazioa egin du Espainiako selekzioaren senior taldearekin eta beste bi gazte mailako selekzioarekin –Lituanian ospatutako W19 EHF Championshipean lan bikaina burutu du–. Hala ere, asteazkenean taldearekin bat egin zuen denboraldiaurreko lehen egunean, Josean Gasca pabiloian. «Oso ondo hartu naute, oso jatorrak dira. Goi mailako jendearekin nago eta asko ikasiko dudala ziur nago», aitortu du Carmen Arroyok.

Berarekin batera, Lyndie Tchapchet pibote nafarra, da 2023/24 denboraldiari begira Super amara Bera Berak egindako beste fitxaketa. «Berarekin hau dena partekatzea gozamena da, asko errazten dizu egokitzapena», adierazi du Carmen Arroyok. Izan ere Tchapchetek eta biek Espainiako gazte mailako selekzioan ere elkarrekin jokatu dute eta horren ondorioz, klub berrira ohitzeko bidea erraztuko dion itxaropena azaldu du Ciudad Realen jaiotako hegalekoak.

Arroyok adierazi duenez, «ikasten jarraitu nahi dut, hobetzen, garatzen eta taldeari ahalik eta ekarpen onena egiten». «Defentsan edozein postutan egon naiteke, eroso sentitzen naizen leku bat da eta erasoan beti jokatu dut ezker hegalean, baina juniorretan ere central eta lehen lerroan aritu izan naiz. Jokoaren arlo guztietan hobetzera etorri naiz hona», argitu du.

Super Amara Bera Berak denboraldi honetan dituen erronkei buruz, Carmen Arroyok ez du helburu zehatzewgeirik jarri nahi izan. Arlo pertsonalean, berriz, aitortu du «beti ikusi izan dut Bera Bera lehian, eta orain, nik hori dena bizitzeko aukera dut, irrikan nago. Sekulako taldea da, titulu asko nahi ditu eta niri deitzea eskertzekoa da», onartuz amaitu du.