Jakak eta Martijak biizirik diraute Ezkurdia eta Mariezkurrena gainditu eta gero (19-22)
Lizartzakoa eta Etxeberrikoa 11-5 atzetik izan eta gero neurketari buelta emateko kapaz izan ziren, batez ere Jaka aurreko koadroetan Ezkurdia baino askoz gehiago izan zelako. Laugarren jardunaldia igande honetan amaituko da Zarautzen, Elordi eta Albisuk Altuna eta Imaz izango dituzte aurrez aurre.
Altsasuko Burunda pilotalekuan egundoko balentria egin zuten ostiral gauean Eric Jakak eta Julen Martijak. Caixabank Masterseko lidertza ia eskuan duten Ezkurdia eta Mariezkurrena menperatzea lortu zuten, eta bide batez, play-offetan sartzea amesten hasteko moduan daude. Lizartzarra eta Etxeberrikoa 11-5 atzetik izan ziren norgehiagoka erdialdera iristen ari zela, baina Ezkurdiaren husegite bat baliatu zuten partidari ihes egiten ez uzteko, eta materiala moteldu zenean, amaiera benetan estu baten, nagusi izan zen Eric Jakaren errematatzaile sena. Orotara 16 tanto amaitu zituen aurrelari gipuzkoarrak.
Lizartzakoak neurketaren aurreneko tantoetan ez zuen partidan murgiltzeko aukerarik izan, Mariezkurrenak atzean ezartzen zuen agintearen bitartez, Ezkurdiak aurren amaitzen zuen-eta. Martijak Mariezkurrenaren egurraren aurrean erantzuten bazuen nahia lan eta Jakak, berriz, kontraerasoa bilatzeko ere, komeriak.
Baina markagailua 11-5 zela, pilota txapa gainean utzita tantoa eginda zuen arren, kale egin zuen Joseba Ezkurdiak. Ez zuen hutsegite horrek partida zertan aldatu, baina halaxe jazo zen. Izan ere, urdinek pilota aproposago bat bilatu baitzuten, hasteko, eta Jakak gainera bere armiarma sarean Ezkurdia harrapatzea erdietsi zuen.
Hala, 0-6ko partziala lortu ostean, 11na berdindu zuten urdinek. Hala ere, kosta zitzaien markagailuan aurretik jartzea. Aurrenekoz 17-18 jarri ziren buruan, azken atsedenaldi luzerako, hain zuzen ere. Mariezkurrenaren bitartez, gorriek ia azken txanpara arte markagailuan ekimena eramatea lortu zuten, baina azken tanto horietan Jaka eta Martijak 17-19 hartu zuten aurrea.
Ezkurdiak eta Berriozarko atzelariak 19na berdindu zuten hala ere. Emozioa barra-barra, baina azken hiru tantoak urdin, edonola ere: Jakak txokoan birritan eta Martijak atzean bazterturiko pilota. Hala, Masterseko bigarren puntua eskuratu zuten Jkak eta Martijak eta play-offetan sartzeko aukera handiak hartu dituzte. Ezkurdia eta Mariezkurrenak, berriz, ez dute oraindik ligaxkako aurreneko postua, baina eskura izaten jarraitzen dute.
Jaialdia Zarautzen
Zarautzko Aritzbatalde pilotalekuak hartuko du igande arratsalde honetan, 17.00etan hasiko den jaialdian. Elordi eta Albisuk aurreneko garaipena bilatuko dute Altuna III.a eta Imazen aurrean. Mallabikoak eta Ataundarrak orain arteko dema guztiak galdu dituzte eta aukerarik gabe geratzeko mehatxua lepo gainean dute, baldin eta partida aurrera ateratzen ez badute.
Altunak eta Imazek Azkoitian amore eman behar izan zuten Ezkurdia eta batez ere Mariezkurrenaren aurrean eta, bada, Albisu ere jotzaile bikaina eta Elordi errematatzaile fina izanagatik, teorian behintzat ez dute hain partida itogarria izango. Sailkapenean puntu bakarra pilatu dute orain arte Altuna III.ak eta Imazek, baina jokoan sentsazio onak ari dira izaten eta, bada, Zarautzen ere sentsazio oon horiek baliatu nahiko dituzte.
FITXA TEKNIKOA
EZKURDIA-MARIEZKURRENA II 19
JAKA-MARTIJA 22
Iraupena: 68 minutu. Pelotakadak: 643. Sakez: 0 Ezkurdiak eta 0 Jakak. Egindako tantoak: 7 Ezkurdiak eta 5 Mariezkurrenak; 16 Jakak eta 1 Martijak. Hutsegiteak: 4 Ezkurdiak eta 1 Mariezkurrenak. 5 Jakak eta 2 Martijak. Markagailua: 0-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-4, 4-4, 4-5, 11-5, 11-11, 13-11, 13-13, 14-13, 14-14, 15-14, 15-15, 17-15, 17-19, 19-19, 19-22. Gorabeherak: 350 bat ikusle Altsasuko Burunda pilotalekuan. Caixabank Masterseko ligaxkako laugarren jardunaldiko bigarren partida. Dirua 100 60ri Ezkurdia y Mariezkurrenaren alde.