Mugimendu feminista zaintza lanen pribatizazioaren aurka mobilizatu da, grebarako deia eginez
Azaroaren 30erako deitutako grebari begira, erakundeek zaintza lanen sistemarekiko duten politika pribatizatzailea salatzeko protestak egin ditu mugimendu feministak Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon.
Zaintza lanak «negozio bat» ez direla aldarrikatu du mugimendu feministak Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon egindako ekintza banarekin. Datorren azaroaren 30ean «zaintza sistema iraultzeko» greba feminista orokorrerako urrats bat izan da.
Gasteizen Arabako Aldundian hasi dira aldarrikapenarekin, erakundearen «politika pribatizatzailea» salatzeko, Ana Agirre mugimendu feministaren kideak azaldu duenez. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetara sartu dira ondoren, grebaren aldeko oihuekin eta egoitzak publikoak izan behar direla nabarmenduz.
Adinekoen egoitzak «pribatizatzeari uzteko» exijitu diote Aldundiari, bai eta langile zein erabiltzaileen baldintzak «hobetzeko». Horrekin batera, etxez etxeko zerbitzua «hobetzeko», etxeko langile egoiliarren «esplotazioarekin bukatzeko bitartekoak» jartzea eta langile hauen «etxebizitza eskubidea bermatzea» eskatu diote Foru erakundeari.
Agirrek nabarmendu duenez, zaintzen sektorea «negozio bat da eta gehienak emakumeak dira, gero eta gegiago migratzaileak eta arrazializatuak gainera».
Emakumeak grebarekin bat egitera deitzearekin batera, gizonezkoak aldarrikapenotara batzera deitu dituzte: «Ez ditugu gizonak prozesu honen kanpo utzi behar, zaintza lanetan parte hartzen eta emakumeekin partekatzen ikasi behar dute».
Gaur goizean Nafarroako mugimendu feministako eta mugimendu antiarrazistako kideek atzerritartasun legearen aurka ekimena egin dute grebara deituz!#Az30#GrebaFeministaOrokorra#ZaintzaEskubideKolektiboa#30Nov#HuelgaFeministaGeneral pic.twitter.com/HU0m2g9YZ1
— DENON BIZITZAK ERDIGUNEAN (@bizitzak) September 20, 2023
Gipuzkoan, Donostiako
— DENON BIZITZAK ERDIGUNEAN (@bizitzak) September 20, 2023
Txaran elkartu dira kide feministak! Sistema publikoa indartzea, zaintza
zerbitzuen pribatizazioarekin amaitzea eta sektoreko lan baldintzen hobetzea exijitzeko. pic.twitter.com/JQ5DMDMp4C
Grebarantz
Greba egunerako bi hilabete pasatxo falta direnean, atxikimendua dagoeneko «handia» eta «arrakastatsua» dela azpimarratu du Agirrek. Mobilizazio gehiago egongo direla ere iragarri du.
Bide batez, datorren urriaren 7an Donostian egingo duten grebaren herri akordioaren aurkezpenean atxikitutako eragileen berri emango dutela azaldu du.
Eserialdia Sabin Etxean
Bilboko mobilizaziorako elkarretaratzea Atzerritartasun Bulegoan deitu badute ere, Sabin Etxearen aurrean egin dute protesta. Bertan afixak jarri eta eserialdia egin dute. Izan ere, gainontzeko hiriburuetan egindako ekimenetan bezala, honetan ere zaintzaren pribatizazioaren aurka egin nahi izan dute, eta EAJ seinalatu dute arduradun gisa.